Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga una mejor experiencia de usuario. Las cookies no se utilizan para recoger información de carácter personal. Si continúa navegando se considera que acepta su uso. Para más información consulte nuestra política de cookies.
Herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 26.5 artikuluari jarraiki, aurreko paragrafoetan adierazitakoaren ondorioetarako baliogabetzat jotzen diren egunak zeintzuk diren zehaztu beharko du erregistro elektroniko bat eskaintzen duen egoitza elektroniko bakoitzak, kontuan hartuz bere titularrak zein lurralde eremutan baliatzen dituen bere eskumenak.
Sarbidea egun baliogabeen aurtengo egutegira eta akatsen zuzenketara.
Ekainaren 22ko 11/2007 Legeak, herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzkoak, 26.1 artikuluan dioenez, "Interesdunei nahiz Administrazio Publikoei dagozkien epeak zenbatze aldera, sarbidetarako erabilitako egoitza elektronikoaren egunarekin eta ordu ofizialarekin funtzionatuko dute erregistro elektronikoek. Horretarako, erregistroaren osotasuna eta hura agerian izango dela bermatzeko behar diren segurtasun-neurriak izango ditu sarbideko egoitza elektronikoak".
Era berean, 2009ko azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuak, aipatu Legea partzialki garatzen duenak, 6.2 j) artikuluan dio egoitza elektronikoek data eta ordu ofizialak adieraziko dituztela, 11/2007 Legearen 26.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako.