Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Pasahitz-aldaketa < Itzuli

Zerbitzu honen bidez, beste pasahitz bat sor daiteke, betiere, aurrekoa jakinez gero.

Izapide honi buruz

Norentzat

Cl@ve permanente sisteman (erabiltzaile-izena eta pasahitza) alta egina duten eta pasahitza aldatu nahi duten herritarrak.

Zer egitea ahalbidetzen du

Zerbitzu honen bitartez, sartzeko pasahitza alda daiteke.

Zer behar da hori gauzatzeko

Pasahitza aldatzeko, Pasahitz-aldaketa zerbitzua erabili behar da. Bertan, egungo pasahitza eta pasahitz berria idazteko eskatuko zaizu. Azken horrek zenbait segurtasun-baldintza bete beharko ditu.

Datuak zuzenak badira, sistemak SMS bat bidaliko dio erabiltzaileari zenbakizko kode batekin, behin bakarrik erabili ahal izango dena (One Time Password, OTP). Kode hori idatzi beharko du dagokion inprimakiko eremuan. Zuzena bada, pasahitza eguneratuko da. Une horretatik aurrera, pasahitz hori erabili beharko duzu administrazio elektronikoko zerbitzuren batek eskatzen dizun bakoitzean.

Kontuan izan beharrekoa

(*) duten atalak nahitaez bete behar dira.

Pasahitzak zenbait baldintza bete behar ditu:

  • Ezin du izan izen, abizen edo DNI zenbakirik.
  • Nahi beste karaktere izan behar ditu, baina gutxienez 8.
  • Pasahitzak 16 karaktere baino gutxiago baditu, gutxienez 4 baldintza hauetako 3 bete beharko ditu: Gutxienez, letra larri bat, letra xehe bat, digitu bat edo karaktere hauetako bat izan: ¡!$€%&@/\\()=?¿*[];,:._-+<>

OTP kodea 5 aldiz gaizki idazten bada, horren berri eman eta OTP berria bidaliko da. OTP berria 5 aldiz gaizki idazten bada, beste OTP berri bat bidaliko da. Azken OTP hori 5 aldiz gaizki idazten bada, Pasahitz-aldaketa izeneko zerbitzuaren hasierara joan beharko duzu berriro.

Zerbitzu horrekin arazorik baduzu, 060 zenbakira dei dezakezu.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica

Complementary Content
${loading}