Contenido principal

Cl@ve: pasahitzen kudeaketa < Itzuli

    Herritarrek zerbitzu publikoetara duten sarbide elektronikoa bateratu eta errazten du Cl@ve sistemak. Sistemaren helburu nagusia zera da: herritarrek aukera izan dezatela Administrazioaren aurrean identifikatzeko, gakoak erabiliz (erabiltzaile-izena eta pasahitza), zerbitzu bakoitza erabiltzeko gako desberdina gogoratu beharrik gabe.

    Plataforma bateratua da, identifikatzeko, autentifikatzeko eta sinadura elektronikorako. Elkarreragin daitekeen sistema horizontala, Administrazio Publiko bakoitzak identifikazioko eta sinadura elektronikoko sistema propioak garatu eta kudeatzetik salbuesten dituena, eta herritarrei aukera ematen diena Administrazioarekin duten harreman elektronikorako identifikatzeko metodo bakarra erabiltzeko.

    Cl@ve sistema Ministroen Kontseiluaren Akordio bidez onartu zen, 2014ko irailaren 19an egindako bileran. Sistemaren erabilera-baldintzak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako Zuzendaritzak arautzen ditu.

    Gakoei dagokienez, Cl@ve sistemak bi aukera ematen ditu:

    • Cl@ve ocasional (Cl@ve PIN): denbora oso gutxirako balio duten gakoen sistema, zerbitzua noizean behin bakarrik erabiltzen duten herritarrei zuzendutakoa, AEATren PIN24H sistemaren baliokidea.
    • Cl@ve permanente: denbora luzez (baina ez betiko) balio duten pasahitzen sistema, ohiko erabiltzaileei zuzendutakoa. Bat dator Gizarte Segurantzaren zerbitzuek darabilten sistemarekin, erabiltzaile-izena eta pasahitza eskatzen duenak, SMS bidez bidalitako erabilera bakarreko gakoekin osatua. Sistema honek, halaber, aukera emango die herritarrei sinadura hodeian atzitzeko.

    Erabilera-mota honi dagokionez, pasahitza ezarri ahal izateko, lehenik eta behin Aktibazio Kode bat izan behar duzu. Horretarako, sisteman erregistratu behar zara, edozein Cl@ve erregistro-bulegotan edo, onartutako ziurtagiri digitala baduzu, telematikoki. Atal honetan Cl@ve permanente sistemari lotutako hainbat zerbitzu ageri dira, pasahitzak kudeatzeko edo erabiltzaileen altak zein bajak egiteko.

    Informazio zabalagoa irakur dezakezu Cl@ve sistemaren webgune ofizialean

  • Erabiltzaile-izena aktibatzea
  • Pasahitza ahaztea
  • Pasahitz-aldaketa
  • Erabiltzailearen baja
Complementary Content
${loading}