Contenido principal

NAN elektronikoa < Itzuli

    Zer da NAN elektronikoa?

    Nortasun Agiri Nazional elektronikoak titularraren nortasuna fisikoki eta digitalki egiaztatu ez ezik, dokumentuen sinadura-elektronikoa ere egiaztatzen du.
    Abantailarik nagusiena da hirugarrenen aurrean erabiltzailea egiaztatzeaz gain, sinadura-elektronikorako aukera ematen duela. NAN  berriak bitarteko telematikoen bidez izapide administratiboak eta merkataritzakoak segurtasunez, azkar, eroso eta berehala egiteko aukera ematen du.    

    Txartelean inprimatutako datu berberak dituen txipa du (norberaren datuak, argazkia, digitalizatutako sinadura, digitalizatutako hatz-marka), Benetakotasun eta Sinadura Elektronikoaren egiaztagiriekin batera.

    Erantsitako aitortutako ziurtagiri-elektronikoek 30 hilabeteko indarraldia izango dute. Epe hau pasata, aitortutako ziurtagiri berriak luzatzea eskatu ahal izango da, Nortasun Agiri Nazionalaren txartel bera mantenduz indarrean dirauen bitartean.

    DNI (Nortasun Agiri Nazionala) elektronikoaren bidez, komunikazio telematiko bateko solaskideen nortasuna bermatu ahal izango da, besteak beste ondoko eragiketetan: informazioa trukatu, datuetarako sarbidea, Internet bidezko erosketak, erakunde finantzario eta Administrazio Publikoekin izapideak egin. Era berean, laneko eremurako, ordenadore pertsonalerako eta duen informaziorako sarbidea hobeto kudeatzen laguntzen du.

    DNI (Nortasun Agiri Nazionala) elektronikoari buruzko informazio gehiago lor daiteke Barne Ministerioaren ondoko orrialde honetan: http://www.dnielectronico.es

    DNI elektronikoa lortzea

    Erabiltzaileak polizia-etxe batera joan beharko du DNI elektronikoa lortzeko. Barne Arazoetarako Ministerioaren webgunearen bidez, agiria izapidetzeko gertuen dagoen bulegoa zein den ikus daiteke: http://www.interior.gob.es/

    DNI elektronikoa lortzeko beharrezko agiriak ekarri beharko dituzte, ondorengo helbidean agertzen den bezala: http://www.dnielectronico.es/

    DNI elektronikoa berehala egingo da.

    Herritarrentzako ziurtagiritza-erakundeak

    • Autoritat de Certificació de la Comunitat Valenciana (ACCV). Sarbidea baimenduta dago Valentziako Erkidegoko herritarrentzat Ziutagiritza-Autoritate horrek luzatutako ziurtagiriekin.
    • Agència Catalana de Certificació (CATCert). Sarbidea baimenduta dago CATCert agentziaren Ziurtapen Erakunde desberdinek igorritako identifikazio-ziurtapen pertsonal eta sinadura elektroniko hauekin:
      • EC-AL (Tokiko Administrazioak Ziurtatzeko Erakundeak): CPISR-1, CPISR-1 Karguaz, CPISR-1 Karguaz Erabileraz, CPISR-2 Karguaz.
      • EC-SAFP (Administrazio eta Funtzio Publikoko Idazkaritzaren Ziurtapen Erakundea): CPISR-1, CPISR-1 Karguaz, CPISR-1 Karguaz Erabileraz, CPISR-2 Karguaz.
      • EC-idCAT (Herritarren Ziurtapen Erakundea): |idCAT eta idCAT-CEXek.
      • EC-PARLAMENT (Kataluniako Parlamentuko Ziurtapen Erakundea). CPISR-1 Karguaz, CPISR-1 Karguaz eta Erabileraz, CPISR-2 Karguaz.
      • EC-UR (Unibertsitateen Ziurtapen eta Ikerketa Erakundea): CPISR-1 Karguaz, CPISR-1 Karguaz eta Erabileraz, CPISR-1 Atzerriko Karguaz, CPISR-2 Karguaz, CPISR-2 Ikasleena, CPISR-2 Atzerriko Ikaslearena.
      • EC-URV (Rovira i Virgili Unibertsitatearen Ziurtapen Erakundea): CPISR-1 Karguaz, CPISR-1 Karguaz eta Erabileraz, CPISR-1 Atzerriko Karguaz, CPISR-2 Karguaz, CPISR-2 Ikasleena, CPISR-2 Atzerriko Ikaslearena.
    • IZENPE. Ziutagiritza-Autoritate horrek luzatutako ziurtagiriekin sarbidea baimenduta dago Euskal Herriko herritarrentzat eta AAPP pertsonalarentzat.

    Enpresa eta profesionalentzako ziurtagiritza-erakundeak

    • Ziurtagirien Notario-Agentzia (ANCERT). Sarbidea baimenduko da Ziurtagiri Autoritate horrek igorritako honako ziurtagiri hauekin:
      • Notarioenak: Notario Ziurtagiri Pertsonalak eta Ordezkatzeko Notario Ziurtagiri Pertsonalak.
      • Notariotzaren Batzorde Nagusia: FEREN eta Enplegatuaren ziurtagiriak
      • Zuzenbide Publikoko korporazioak: Zuzenbide Publikoko Korporazioen Ziurtagiri Korporatiboak.
    • ANF Ziurtagiri-Autoritatea (ANF AC). Sarbidea baimenduko da pertsona fisikoen 2. klaseko ziurtagiriekin, ziurtagiri-autoritate horrek luzatutakoak.
    • Sinadura profesionala Sarbidea baimenduko da Ziurtagiri-Autoritate horrek pertsona fisikoei luzatutako Elkargokideko Aitortutako Ziurtagiriekin.
    • Camerfirma Sarbidea baimenduko da Ziurtagiri-Autoritate horrek pertsona fisikoei luzatutako "AC Camerfirma Ganbera - Erakunde Kidegoko ziurtagiriak" ziurtagiriekin.
    • Banco Español de Crédito S.A. (Banesto) Sarbidea baimenduko da Ziurtagiri-Autoritate horrek pertsona fisikoei luzatutako ziurtagiriekin.
    • Abokatutzako Ziurtagiri-Autoritatea (ACA). Sarbidea baimenduko da Ziurtagiri Autoritate horrek igorritako honako ziurtagiri hauekin:
      • Elkargokideko Ziurtagiri Korporatiboak (ziurtagiri-politikan 05.00 errebisiopean edo handiagoan luzatutakoak, hau da, 2006/10/30 18:50 ostean luzatutakoak).
      • Pertsonal Administrarien Ziurtagiri Korporatiboak (ziurtagiri-politikan 05.00 errebisiopean edo handiagoan luzatutakoak, hau da, 2006/10/30 18:50 ostean luzatutakoak).
    • HealthSign Ziurtagiri Autoritatea. Sarbidea baimenduko da Ziurtagiri Autoritate horrek igorritako ziurtagiri pertsonalekin.

    Erakunde publikoetarako ziurtagiritza-erakundeak

    • IZENPE. Se permite el acceso con los certificados emitidos por esta Autoridad de certificación a los ciudadanos del Pais Vasco y al personal de las AAPP Vascas.
    • ACGISS. Gizarte Segurantzaren Gerentzia Informatikoaren ziurtatze erakundea zerbitzuak Gizarte Segurantzari eta hura osatzen duten Erakundeei eskaintzen dizkieten langileentzat
Complementary Content
${loading}