Contenido principal

Gizarte Segurantzak egindako ziurtagiriak < Itzuli

    Gizarte Segurantzaren Ziurtapen Autoritateak igorritako ziurtagiriak

    Administrazio Publikoaren Ziurtagiriak - ACGISS

    Gizarte Segurantzaren identifikaziorako eta jarduketa automatizaturako, eta bere langile publikoen jarduketa elektronikoa ahalbidetzeko, Gizarte Segurantzako Informatika Gerentziaren Ziurtapen Autoritateak (ACGISS) ziurtagiri elektronikoak igortzen ditu Hiritarrek Zerbitzu Publikoetarako Sarbide Elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legearen esparruan.

    Ziurtagiri hauek soilik Gizarte Segurantzaren barne esparruan igortzen dira, eta, beraz, ez daude publiko orokorrari zuzenduta.

    ACGISSek Administrazio Publikoarentzat igorritako ziurtagiriak Sinadura Elektronikoari buruzko 59/2003 Legean ezarritakoaren arabera aitortutako ziurtagiriak dira, eta hala inskribatuta daude Industria, Energia eta Turismo Ministerioan.

    Informazio gehiago.

    Gizarte Segurantza Erregistro-Autoritatea deneko ziurtagirietarako

    Erabiltzaile Ziurtagiria (FNMT-RCMren 2 CA Mota - pertsona fisikoa)

    Hiritarrak Gizarte Segurantzak eskaintzen dituen zerbitzu gehienetara sartzeko. Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionala-Monetaren Errege Etxeak emandako ziurtagiri hau deskargatzeko jarraitu prozedura hau.

    Ziurtagiri horri buruzko informazio gehiago lortzeko ohizko zalantzak kontsulta ditzakezu.

    Erabiltzaile-Ziurtagiria lortzeko (pertsona fisikoa)Gida.

    Erabiltzaile Ziurtagiriei buruzko Informazio gehiago Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionala-Monetaren Errege Etxearen web orrian.

Complementary Content
${loading}