Contenido principal

Lege-oharra < Itzuli

    Lege-oharra

    GIZARTE SEGURANTZAKO EGOITZA ELEKTRONIKOKO TITULARTASUNA ETA ERANTZUKIZUN ERREGIMENA

    Herritarrek Zerbitzu Publikoetara duten sarbide elektronikoari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea zatika garatzen duen azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuaren 3.2 artikuluak, zera ezartzen du: Egoitza eratzeko Aginduak titularra identifikatu behar duela, baita kudeaketaz eta horren bitartez herritarren esku jarriko diren zerbitzuez arduratuko d(ir)en organoa(k) ere.

    Agindu hori betetzeko, maiatzaren 28ko TIN/1459/2010 Aginduaren 2 d) artikuluak (Agindu horren bitartez sortzen da Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkaritzaren Egoitza Elektronikoa), egoitza elektronikoaren titulartasuna (https://sede.seg-social.gob.es/) Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkaritzari dagokiola ezartzen du.

    Egoitzaren erantzukizun-erregimenari dagokionez, 2. artikulu horretan hauxe jasotzen da:

    1. Egoitza elektronikoaren titulartasuna Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkaritzari dagokio.
    2. Egoitzaren teknologia-kudeaketa Gizarte Segurantzaren Informatika Gerentziaren eskumena da.
    3. Egoitzan herritarren eskura jarritako eduki eta zerbitzuen kudeaketaren, edukien eta zerbitzuen arduradunak zuzendaritza nagusien, Zerbitzu Erkideen eta Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkaritzari atxikitako Erakunde Kudeatzaileen titularrak izango dira, eta, hala badagokie, egoitzan sartzen diren erakundeak. Erantzukizuna, indarreko legediaren arabera titular bakoitzak esleituta dituen eskumenekin bat etorriko da.
    4. Egoitzaren eduki komunen kudeaketa eta zuzendaritza nagusiekin, zerbitzu erkideekin eta Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkaritzaren mendeko kudeaketa-erakundeekin koordinatzea azken horri dagozkio, haren Kabinetearen bidez gauzatuko dituena.

    Herritarrek Zerbitzu Publikoetara duten sarbide elektronikoari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 10.2 |art.-arekin bat, "egoitza elektroniko bat sortzean, titularrak datuen osotasunaren, benetakotasunaren eta eguneratzearen gaineko erantzukizuna du, baita egoitza elektronikoan eskuragarri dauden zerbitzuen gainean ere". Herritarrek zerbitzu publikoetara duten sarbide elektronikoari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuak garatzen du zatika. Azken horren 7.1 artikuluak ezarritakoaren arabera, "Beste egoitza elektroniko batera doan estekaren bat duen egoitza elektronikoaren titularra, beste egoitza elektronikoaren erantzukizuna beste organo edo Administrazio Publiko bati badagokio, ez da izango beste horren osotasunaren, benetakotasunaren eta eguneratzearen erantzule".

    Egoitzak beharrezko baliabideak ditu herritarrak jakin dezan ikusten duen informazioa edo sartu den zerbitzua egoitzari berari edo egoitza izaera ez duen gune bati dagozkion.

    Beraz, Egoitza Elektronikoaren esteketan, haietarako sarbideak Egoitza bera uztea ekartzen duen adierazten da.

    JABEGO INTELEKTUALAREN ESKUBIDEAK

    Egoitza Elektronikoaren diseinua eta haren iturburu-kodeak, logotipoak, markak eta agertzen diren gainerako zeinu bereizgarriak Gizarte Segurantzarenak edo Erakunde laguntzaileenak dira, eta jabetza intelektualeko eskubideen eskutik babestuta daude. Halaber, jabetza intelektualeko eskubideek irudiak, |etab. babesten ditu Gizarte Segurantzaren zerbitzarian.

    Webgune honetan jasotzen den informazioa, kontrakoa berariaz adierazi ezean, berriz erabil daiteke, eta baimena dago osorik edo partzialki kopiatzeko, aldatzeko, banatzeko eta jakinarazteko, erabilera komertzial eta ez-komertzialetarako, baldintza hauen arabera:

    1. Guztiz debekatuta dago informazioaren edukiari naturaltasuna kentzea.
    2. Erabiltzaileak berrerabili diren dokumentuen iturria aipatu behar du.
    3. Erabiltzaileak berrerabili diren dokumentuen azken eguneratzearen data aipatu behar du.

    Gizarte Segurantzak hirugarrenen jabetza intelektualeko eskubideak errespetatzen ditu; horregatik, webgune hau eskubideak urratzen ari dela uste baduzu jarri harremanetan, mesedez, Gizarte Segurantzarekin inprimaki honen bidez:Iradokizunak eta kexak.

    GIZARTE SEGURANTZAREN EGOITZA ELEKTRONIKOAREN PRIBATUTASUN POLITIKA

    1. Egoitza Elektroniko honen bitartez jasoko diren datu pertsonalen erabilera abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako printzipioen eta betebeharren araberakoa izango da, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa eta abenduaren 21eko 1720/2007 bere garapen Araudiaren araberakoa.
    2. Konkretuki, Gizarte Segurantzak konfidentzialtasuna bermatzen du bere datuen erabileran eta arlo teknikoko eta antolaketako segurtasun neurriak hartuko ditu haiek aldatzea, galtzea eta haietan baimenik gabe sartzea galarazteko, legedi horretan zehaztutakoaren arabera.
    3. Jakinarazpen Telematikoen, Tramitazio-egoeren eta Erregistro Elektronikoen zerbitzu komunak emateko eskatuko diren datu pertsonalak Datuen Babeserako Erregistro Orokorraren fitxategietan geldituko dira idatzita:
      • JAKINARAZPEN TELEMATIKOAK, Jakinarazpen Telematikoko eta Tramitazio Egoerako zerbitzuen bitartez jasotako datuentzat, hiritarrek Gizarte Segurantzak igorritako eta alderdi interesduna izanik, jakinarazpenak eta administrazio-espedienteen tramitazioaren egoera begiratu ahal izateko.
      • ERREGISTRO ELEKTRONIKOA, Erregistro Elektronikoko zerbitzuaren bidez jasotako datuentzat, hiritarrak Herri Administrazioaren organoren bati zuzendutako idatziak eta jakinarazpenak aurkeztu ahal izateko, 30/1992 Legearen arabera, Egoitza Elektronikoaren bitartez.
    4. Bi fitxategien erantzukizuna Gizarte Segurantzako Informatika Kudeatzailetzarena izango da. Jasotako datuak hiritarra identifikatzeko eta adierazitako zerbitzuak erabiltzeko beharrezkoak direnak bakarrik izango dira.
    5. Herritarrak bere datu pertsonaletan sartzeko, haiek zuzentzeko, ezeztatzeko eta erabiltzea galarazteko eskubidea du, eta bidali eta jaso denaren froga duen edozein baliabideren bitartez jakinaraz dezake bere nahia, Gizarte Segurantzaren Kudeatzailetza Informatikora zuzenduz, Avenida del Doctor Tolosa Latour s/n, 28041 – Madrid. helbidera.
    6. Ahalduntzaren Erregistro Elektronikoen izena emateko eskatzen diren datu pertsonalak Datuen Babeserako Erregistro Orokorraren fitxategietan geldituko dira idatzita:
      • AHALORDETZE ERREGISTRO ELEKTRONIKOA, Ahalordetze Erregistro Elektronikoko zerbitzuaren bidez jasotako datuentzat, hiritarrak borondatez botereak ahalordetzeko eskubidea izateko helburuarekin Gizarte Segurantzako Estatuko Idazkaritzaren menpe dauden Zuzendaritza Orokorren, Erakunde Kudeatzaileen eta Zerbitzu Komunen aurrean elektronikoki egin beharreko izapidetze eta ekintzetarako, Egoitza Elektronikoaren bidez elektronikoki izapidetzeak eta ekintzak egiteko Gizarte Segurantzako ahalordetzen Erregistro elektronikoa sortzen eta arautzen duen martxoaren 26ko ESS/486/2013 Aginduari jarraiki.
    7. Fitxategi honen erantzukizuna Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarena izango da. Jasotako datuak ahalduna eta ahaldun-emailea identifikatzeko eta adierazitako zerbitzuak erabiltzeko beharrezkoak direnak bakarrik izango dira.
    8. Hiritarrak aurreko fitxategian dauden datu pertsonaletan sartzeko, haiek zuzentzeko, ezeztatzeko eta erabiltzea galarazteko eskubidea du eta bidali eta jaso denaren froga duen edozein baliabideren bitartez jakinaraz dezake bere nahia, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrera zuzenduz; Idazkaritza Nagusia, c/ Astros, 5 y 7, 28007 MADRID.
    9. Egoitza elektronikoaren bidez hiritarra sartu ahal izango den gainontzeko zerbitzuak Gizarte Segurantzako Erakunde Kudeatzaile eta Zerbitzu Komun desberdinen erantzukizuna izango da, fitxategi eta xede propioei jarraiki.
    10. Hauetakoren batek interesdunari izaera pertsonaleko daturen bat ematea eskatzen badiote, une horretan emango diote fitxategiaren edo izaera pertsonaleko Datuen tratamenduaren, horiek jasotzearen helburuari eta informazio horren hartzekodunen berri. Halaber, planteatzen zaizkion galderak derrigorrez edo nahi izanez gero soilik erantzun beharko dituen jakinaraziko zaio, baita bere sarbide, zuzenketa, deuseztatze edo aurkaritza eskubideak gauzatzeko eskubidea duen ere, datuak eskatu dizkion erakundearen aurrean.
    11. Webgune honek ez ditu cookie-ak zuzenean erabiltzen (webgunean sartzen den pertsonaren ordenagailuan gordetzen diren informazio-fitxategiak, alegia). Zenbait aplikaziok erabil ditzakete, baina webgunea ongi bistaratzeko eta behar bezala funtzionatzeko behar den neurrian soilik. Cookie hauek iraupen mugatua dute, eta ez dira erabiltzen informazio pertsonala biltzeko.
    12. Gizarte Segurantzako Estatuko Idazkaritzak Pribatutasun Politika hau aldatzeko eskubidea izango du arau edo lege berriei egokitzeko eta Datuen Babeseko Espainiar Agentziak interpretatzeko. Kasu horretan, Gizarte Segurantzak aldaketa horiek jakinaraziko ditu, egindako aldaketak argi eta denbora nahikoaz azalduz eta, beharrezkoa denean, aldaketa horiek interesatuak onartuz.
Complementary Content
${loading}