Contenido principal

Beste idazki, eskaera eta jakinarazpen batzuk aurkeztea (Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala) < Itzuli

Cerrar

Ohiz kanpo, koronabirusaren transmisioa ekiditeko neurriak mantentzen diren bitartean, idatzi, eskaera eta jakinarazpen urgente eta atzeraezinak aurkeztu ditzakezu zerbitzu honen bidez elektronikoki identifikatu beharrik gabe, horretarako baliabiderik ez baduzu. Ez da onartuko Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren eskaerarik zerbitzu honen bidez. Hilaren 15etik aurrera, astelehena, Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarrerarako berariazko zerbitzuan egin ahal izango dituzu eskaerok.

Kontuan izan, bidalketa-modalitate honetan, zure idatzia edo eskaera ez dela gauzatuko Gizarte Segurantzaren Erregistro Elektronikoan. Pantailan bertan berretsiko da datuak bidali direla eta mezu elektroniko bat jasoko duzu zuk aukeratutako Zuzendaritza Probintzialari bidali diozunaren kopia batekin. Jakinarazi nahi dizugu baita ere beharrezkoa izan daitekeela zurekin harremanetan jartzea zure identitatea, datuak eta bidalitako dokumentazioa egiaztatzeko edo, kasuak kasu, dokumentazio gehigarria eskatzeko.

Eskaerak egiteko inprimakiak aurkituko dituzu  inprimakiak eta eskaera-ereduak atalean. Zure pentsioaren inguruko jakinarazpenen bat egin behar baduzu, ereduak dituzu eskura pentsiodunen jakinarazpenen atalean.

Gogorazten dizugu zentzuz erabili behar dela kanal hau zerbitzuak egoki eta eraginkorra izaten jarraitu dezan.


Zerbitzu honen bidez, beren izenean edo beste norbaiten izenean jarduten duten pertsonek idazkiak, eskaerak edo jakinarazpenak aurkeztu eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari helarazi ditzakete erregistro elektroniko bidez, betiere, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan haiek aurkezteko zerbitzu zehatza ez badago. Ez da onartuko Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarreraren eskaerarik zerbitzu honen bidez.

Izapide honi buruz

Norentzat

Beren izenean edo beste norbaiten izenean erregistro elektroniko bidez idazkiak, eskaerak edo jakinarazpenak aurkeztu eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari  helarazi nahi dizkioten pertsonentzat, betiere, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan haiek aurkezteko zerbitzu zehatza ez badago.
Gogoratu badagoela Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarrera eskatzeko berariazko zerbitzu bat. Ez da onartuko Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarreraren eskaerarik zerbitzu honen bidez.

Zer egitea ahalbidetzen du

  • Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalarentzako dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Bidali nahi den dokumentazioa erantsi.
  • Eskaera bideratzeko beharrezkoa den agiriren bat ez baduzu, aukera duzu erantzukizunpeko adierazpenarekin ordezkatzeko.
  • Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.

Kontuan izan beharrekoa

Zerbitzu honen bidez ez da onartuko Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarreraren eskaerarik. Badago eskaera horietarako zerbitzu esklusibo bat: Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren eskaera. Ziurtagiri elektronikoarekin, erabiltzaile + cl@ve pasahitzarekin nahiz ziurtagiririk gabe egin dezakezu eskaera.

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Izapidea egiten den probintziako Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Zuzendaritza Probintzialari bidaliko zaio dokumentazioa.

Aldi baterako, konexio-saioa mugatu da, beraz, eskakizuna betetzen duzunean iraungiko balu, berriro hasi beharko duzu eta oraindik egin gabe dituzun jarduerak bukatu beharko dituzu.

Ezohiko zerbitzua ziurtagiririk gabe alarma-egoeragatik (Covid-19)

Hemen duzu bideo bat zerbitzua nola erabili jakiteko: Zerbitzua nola erabili COVID19 aldian

Eskaera urgentea edo atzeraezin bat egin behar baduzu, bete webguneko inprimakiko eremu guztiak:

  • Pertsona fisikoentzat: DNI/NIE, enpresak: IFK edo bestelakoa, beste identifikazio-dokumentu bat izanez gero.
  • Izen-abizenak.
  • Egiaztatu ongi idatzi duzula telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa zurekin harremanetan jarri ahal izateko eta zure eskaera edo jakinarazpenarekin gerta litekeen edozein arazo konpontzeko.
  • Jakinarazpenaren hartzailea: Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala.
  • Izapide-probintzia: adierazi zein den zure etxebizitzari dagokion INSSaren Zuzendaritza Probintziala.
  • Hautatu eskaera edo jakinarazpenaren gaia.
  • Idatzi eskaera edo jakinarazpena.
  • Atxiki egiaztatzeko agiriak (gehienez 10Mb). Inprimaki eta eredu ofizialak esteka honetan topatuko dituzu. Dokumentazioa behar bezala atxikitzen bada, taula bat agertuko da prozesua %100ean burutu dela adierazteko atxikitako fitxategi bakoitzean. Taula horretan, zure jakinarazpenean erantsi nahi ez baina atxiki dituzun fitxategiak ezabatu ahal izango dituzu baita ere.
  • Garrantzitsua: Eskaera bat eginez gero, ez ahaztu zure DNI edo identifikazio dokumentuaren kopia bat bidali behar duzula.
  • Erantzun segurtasun-galderari eta sakatu “Jarraitu”. Prozesua behar bezala burutzen bada, ohar bat agertuko da pantailaren goiko aldean eta ondo bidali dela berresten duen mezu elektroniko bat jasoko duzu zuk emandako helbide elektronikoan.

Gomendioak:

  • Mesedez, bidali eskaerari lotutako dokumentazio guztia  bidalketa bakar batean, eta pdf formatuan ahal bada, eskaera errazago izapide ahal izateko.
  • Kontuan izan COVID–19aren transmisioa ekiditeko neurrien inpaktua murrizteko lanean gabiltzala; hala ere, egoera honek erantzuteko dugun gaitasunean eragin dezake. Horregatik, beharrezkoa da zure laguntza, ezohiko kanal honen kudeaketa errazagoa izan dadin.
  • Mesedez, ez egin zure eskaeraren egoerari buruzko kontsultarik kanal honen bidez. Gure langileak zurekin jarriko dira harremanetan egiaztapenen bat edo bestelako dokumentaziorik behar badute.
  • Eskaerak eta jakinarazpenak aurkezteko ezohiko bide honek behar bezala funtziona dezan,  ezinbestekoa da zure laguntza eta zerbitzu publikoak zentzuz erabiltzea. Mila esker zure laguntzagatik.

Erantsiko den dokumentazioak ezin du guztira 10 Mb baino gehiago izan.

Hurrengo pausoak

Ziurtagiri digitala edo cl@ve behar duten zerbitzuak erabiltzen ari bazara, izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan. Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

Zerbitzua ziurtagiririk gabe erabiliz gero, ohar-pantaila bat agertuko da eta mezu elektroniko bat jasoko duzu galdeketa elektronikoan eman zenuen helbidean. Horregatik, garrantzitsua da egiaztatzea ea eman zenuen helbide elektronikoa zuzena den zure jakinarazpena bidali baino lehenago.

Kontuan izan, gainera, zure eskaera ez dela Erregistro elektronikoan barne hartuko. Jakinarazpen hau hautatu duzun Zuzendaritza Probintzialera iritsiko da eta bertan kudeatuko dute ezartzen zaion lehentasunaren arabera. Kasu honetan, beharrezkoa izan daiteke zurekin harremanetan jartzea, zure identitatea, datuak eta bidalitako dokumentazioa egiaztatzeko edo, kasuak kasu, dokumentazio gehigarria eskatzeko.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Aurkezpen eredu normalizatua (PDF, 1452 Kb) 17/06/2020
Complementary Content
${loading}