Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Eskola Asegurua - Matrikulatutako Ikasleen Zerrenda aurkeztea < Itzuli

Zerbitzu honen bidez, Ikastetxeek Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari aurkeztu ahal izango diote matrikulatutako ikasleen zerrenda. Aipatu zerrenda urtarrilaren 26ko 84/1996 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarrian aurreikusitakoa izango da eta horren arabera “...Eskolako Aseguruaren aplikazio-eremuan barne hartzen diren ikasleak, modu arrunt zein ez-ohizkoan, matrikulatzen diren ikastetxeek Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari beraien zentroetan matrikulatutako ikasleen zerrenda aurkeztu beharko diote, matrikulatzeko epea amaitu eta hurrengo hilabetean zehar, eta bertan adieraziko dute zein den ikasle bakoitzaren Gizarte Segurantzako zenbakia, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta izen-abizenak”.

Izapide honi buruz

Norentzat

Ikastetxeentzat.

Zer egitea ahalbidetzen du

Matrikulatutako ikasleen Zerrenda fitxategi elektronikoan aurkeztea, eta prozesua amaitzean, aurkezpenaren egiaztagiria izatea. 

Zer behar da hori gauzatzeko

Pertsona fisikoaren ziurtagiri digitala edo ordezkariaren (pertsona juridikoa) ziurtagiri digitala.

Zerbitzu honetan sartzeko behar den ziurtagiri digitalaren identifikatzaileak (NAN/IFZ) eta erantsi nahi den ikasleen zerrendaren Ikastetxearen identifikatzaileak (NAN/IFZ) bat etorri behar dute.

Kontuan izan beharrekoa

Testu formatuko fitxategiak onartzen dira (testu-tratamendua, eta .pdf edo .txt. luzapena dutenak) baita kalkulu-orriak ere, gehienez 20 Mb badute.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Obtener Acceso
Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Eskola Asegurua kudeatzeko dauden zerbitzu elektronikoen gidaliburua (PDF, 3656 Kb) 11/10/2018
Complementary Content
${loading}