Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Hornitzailea aldatzea Gizarte Segurantzako sistemaren fakturak kobratzeko < Itzuli

Zerbitzu honek Gizarte Segurantzaren sisteman hornitzailearen datuak aldatzeko eskaera errazten du, baldin eta Sistemari ondasunak entregatu edo zerbitzuak eman izanaren ondorioz hornitzailearen izaera hori badute.

Izapide honi buruz

Norentzat da?

Gizarte Segurantzaren sisteman zerbitzuak eman edo ondasunak entregatu dituzten hornitzaileentzat.

Zer ahalbidetzen du?

Erregistro Elektronikoaren bidez aldatzeko eskaera aurkeztea bere izenean, ordezkari edo ahaldun gisa (azken kasu horretan, aldez aurretik Gizarte Segurantzako Ahaldunen Erregistroan inskribatuta egon behar du).

Zer behar da hori gauzatzeko?

  • Eskatzen den informazioa bete eta eskaera elektronikoki sinatzea.
  • Frogagiriak eranstea:
    • DNI, NIF edo NIE agirien kopia.
    • Banku ziurtagiri digital originala, gehienez, duela bi urtekoa, finantza-erakundeak igorritakoa eta azken honek elektronikoki sinatua.
      Banku ziurtagiri digitala lortzeko, saiatu zuzenean banku digitalarekin edo jarri harremanetan zure finantza-erakundearekin.
    • Ordezkatzeko edo ahaldun izateko ahalordea.
  • Eskaera betetzea eta gordetzea ahalbidetzen duen software bat eduki, ondoren erantsi ahal izateko.

“Lagunduko zaitugu” triptikoa

Kontuan hartu beharrekoak

Erabiltzailea + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatzeko, SMS bidez kode bat bidaliko zaizu erregistro-egintzan adierazi duzun mugikor-zenbakira. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Erantsi beharreko dokumentazioak ezin du guztira 10 Mb baino gehiago izan.

Hurrengo urratsak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

Aurkeztutako eskaerak kontsultatzeko, sartu zerbitzu honetan:

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Obtener Acceso
Complementary Content
${loading}