Contenido principal

Ordainketa Gizarte Segurantzako zor-txartelarekin < Itzuli

Zerbitzu honek, gizarte segurantzarekin dituzun zor guztiak, borondatez epean ordaindu ez direnak, betearazpen-bidean daudenak eta zor-erreklamazioa izan dutenak kreditu- nahiz zordunketa-txartelarekin ordaintzea ahalbidetzen du.

Izapide honi buruz

Norentzat

Gizarte Segurantzarekin zorrak dituzten titularrentzat, hiritarrentzat zein enpresarientzat.

Zer egitea ahalbidetzen du

Zerbitzu honen bidez, kreditu- edo zordunketa-txartelarekin ordaindu ahal izango dituzu jarraian agertzen diren zorrak:

  • Zor-likidazioak,
  • Zor-erreklamazioa,
  • Likidazio akta,
  • Premiamendu-probidentzia,
  • Premiamendu-espedientea,
  • Atzerapen espedienteekin lotutako atzera ezin daitezkeen kuoten zenbatekoa, eta zor atzeragarriaren heren bati gutxienez dagozkien zenbatekoak, berme izatetik salbuetsita dauden 90.000 eurotik beherako atzerapenetan, Gizarte Segurantzaren Diru-bilketaren Araudi Orokorreko 33.4.b) artikuluari jarraiki.
  • Erruz jasotako prestazioen itzultzearen zatikapena.

Ordainketa egin ondoren, ziurtagiri bat jasoko duzu. Ziurtagiri horrek ordainketa Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrean egitearen balio bera izango du.

Zerbitzu honen erabilera guztiz doakoa da, komisiorik edo gehitutako kargurik gabe.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Zor dokumentua edo diru-sarrera dokumentua. Beharrezkoa da  erreferentzia edo espediente zenbakia eta dokumentuan agertzen den kontu zenbakia zehazteko.
  • Kreditu edo zordunketa txartela eta horri dagozkion segurtasun datuak (gakoa, PIN kodea, etab.).

Kontuan izan beharrekoa

  • Ordainketa egiteko helbide egokian zaudela egiaztatu behar da, "https://mediospago.bbvaglobalnet.com:444/", zerbitzu honetarako sarbidean segurtasuna bermatze aldera.
  • Ordaintzeko baldintzak: jarraian zehazten diren datuak zuzen idatzi beharko dira derrigorrez:
    •  
    • Zordunaren izen-abizenak edota zorra duen enpresaren izen soziala.
    • Zordunaren IFZ edo NIE.
    • Espedientearen erreferentzia-zenbakia
    • Kontu-zenbakia/IBAN: zorraren edo diru-sarreraren dokumentuan agertzen diren kontuko digitu guztiak agertu beharko dira. Ondoren, pantailako datuak zorraren edo diru-sarreraren dokumentuan agertzen direnekin bat datozela egiaztatu beharko duzu.

    Ordainketa burutzeko beharrezkoak diren derrigorrezko datu guztiak eta ordainketaren zenbatekoa idatzi direnean, pantailaren behealdean ageri den "Ordaindu" botoia sakatu beharko da.

    Ordainketa modu seguruan egiten dela bermatze aldera, txartela igorri duen erakundeak eskatzen dituen datuak idaztea eskatuko zaizu (ezkutuko gakoa, SMS bidez titularraren mugikor-zenbakira bidali dena, PIN zenbakia+titularraren IFZ zenbakia, ZIP zenbakia edo norbera identifikatzeko ezkutuko gakoa, txartela igorri zuen finantza-erakundeak txartelaren titularrari emandakoa)”
  • Ordainketaren egiaztagiria: ordainketa-eragiketa bukatzean, egindako transakzioaren ordainagiria agertuko da pantailan, burututako ordainketaren egiaztagiria dena. Ez ahaztu inprimatzea edo PDF formatuan gordetzea.

    Egiaztagiriak Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrean beste edozein ordainketa-modu bidez burutu izan balitz bezalako eragin berdina izango du ordainketaren erantzulearentzat. Ondorioz, azken horren erantzukizuna bukatuko da Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren kontu murriztuan aipatutako ordainagirian ageri den zenbatekoa sartzen den momentuan. Dagokion frogagiria jaso duen zordunak, ordainketa egin izanaren egiaztagiria eskatu ahal izango dio TGSSari, eta hark jaulkiko du.

    Igorritako ordainketaren egiaztagirian informazio hau zehaztu beharko da:
     
    • Sarrerak egiteko kontua/IBAN: ordainketa egin den kontuaren zenbakia.
    • Zordunaren izen-abizenak edota zorra duen enpresaren izen soziala.
    • Zordunaren IFZ edo NIE.
    • Erreferentzia- edo espediente-zenbakia.
    • Transakzioaren identifikazio-zenbakia. Zenbakizko kode bereizleak burututako ordainketa eragiketak identifikatzen ditu, eta horien segimendua burutzeko eta haiek kontrolatzeko balio du.
    • Zenbatekoa: zordunketa- edo kreditu-txartelarekin burututako zenbatekoa da.
    • Data eta ordua: ordainketa-eragiketa egiten deneko eguna, ordua, minutua eta segundoak adierazten direlarik.
    • Eragiketaren emaitza: eragiketa ondo burutzen denean, ordainagirian bere horretan agertuko da ondorengo informazioa: “Ordainketa behar bezala burutu da”.
  • Ordainketaren efektua: Zordunketa- edo kreditu-txartel bitartez egindako ordainketak burututzat joko dira dirua sartzeko Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko kontu murriztuan funtsak sartzen diren egunean. Oro har, eragiketa konexio terminalean behar bezala burutu eta hurrengo 24 eta 48 orduren artean.

    Edozein arrazoi dela eta, zordunketa- edo kreditu-txartelarekin egindako ordainketa 48 ordu igaro ondoren helduko balitz, ordainketa burututzat joko da  ordaintzerakoan adierazitako Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren kontu murriztura dirua heltzen denean.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

  • Ziurtagiri
    digitala
  • Erabiltzailea +
    Pasahitza
    Erabiltzailea +
    Pasahitza (Cl@ve
    permanente)
  • Cl@ve
  • Ziurtagiririk
    gabe
  • SMS Bidez
Complementary Content
${loading}