Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Nabigatzen jarraituz gero, horien erabilera onartzen duzula ulertzen da. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.
Va a abandonar el portal. Si se ha identificado con certificado le recomendamos que cierre su navegador
Zerbitzu honen bitartez, pentsioa jasotzeko bankuko datuak edo titularraren helbidea aldatzeko eskatu ahal izango da, Erregistro elektroniko bidez.
Gizarte Segurantzak onartutako prestazio baten titularrari dagozkion bankuko eta helbideko datuak aldatzeko baimena duten ordezkarientzat.
Eskatu Erregistro Elektroniko bidez pentsioa jasotzeko bankuko datuak edo titularraren helbidea aldatzea.
Zerbitzura sartzeko inprimakian aldatu beharreko egoerei buruzko ahalik eta informazio gehien idatzi behar da.
Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.
Inprimakian eskatzen diren datuak bete, bertan zehazten diren argibideei jarraiki.
Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.
Izapidea egin ondoren "hartu-agiri" bat jasoko duzu (zip). Bertan aurkituko dituzu eskariaren ziurtagiria PDF formatuan eta transakzioa behar bezala gauzatu dela bermatzen duen zerbitzariko sinadura.
Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.
Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.
Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.
El acceso a este servicio estará habilitado únicamente cuando se identifique como persona física o entidad
dokumentuaren izena | Argitalpen data |
---|---|
Aurkezpen eredu normalizatua (PDF, 2387 Kb) | 29/03/2022 |