Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Contenido principal

Beste idazki, eskaera eta jakinarazpen batzuk aurkeztea (Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala) < Itzuli

Cerrar

OHAR GARRANTZITSUA

Bizitzeko gutxieneko errenta: ez da onartuko Bizitzeko Gutxieneko Errentaren eskaerarik zerbitzu honen bidez. BGE eskaera aurkez dezakezu Bizitzeko Gutxieneko Errentaren zerbitzu jakinean .

Zerbitzu hau zure konfiantzazko eta ziurtagiri digitala edo Cl@ve duen pertsona baten izenean erabil dezakezu. Zerbitzuan zure aurkezpenaren ziurtagiri bat eta dokumentazioaren erregistroa emango zaizu.

Profesionala bazara, edo baliabide elektronikoak erabili behar dituen beste bat, interesdun baten izenean jarduten duena, Egoitza honen zerbitzua erabili beharko duzu egin nahi duzun izapiderako eta horretarako egiaztagiri elektronikoa edo cl@ve erabili. Zerbitzu honen bidez edo identifikatu gabe baina cl@ve-rekin edo egiaztagiriarekin egindako eskaerak ez dira erantzungo.

Eskaerak egiteko inprimakiak aurkituko dituzu  inprimakiak eta eskaera-ereduak atalean. Zure pentsioaren inguruko jakinarazpenen bat egin behar baduzu, ereduak dituzu eskura pentsiodunen jakinarazpenen atalean.

Gogorazten dizugu zentzuz erabili behar dela kanal hau zerbitzuak egoki eta eraginkorra izaten jarraitu dezan.


Zerbitzu honen bidez, beren izenean edo beste norbaiten izenean jarduten duten pertsonek idazkiak, eskaerak edo jakinarazpenak aurkeztu eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari helarazi ahal dizkiote erregistro elektroniko bidez, betiere, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan haiek aurkezteko zerbitzu zehatza ez badago. Ez da onartuko Bizitzeko Gutxieneko Errentaren eskaerarik zerbitzu honen bidez.

Izapide honi buruz

Norentzat da

Beren izenean edo beste norbaiten izenean erregistro elektroniko bidez idazkiak, eskaerak edo jakinarazpenak aurkeztu eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari  helarazi nahi dizkioten pertsonentzat, betiere, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan haiek aurkezteko zerbitzu zehatza ez badago.
Gogoratu badagoela Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarrera eskatzeko berariazko zerbitzu bat. Ez da onartuko Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarreraren eskaerarik zerbitzu honen bidez.

Beste pertsona baten izenean jarduten direnen eskaerak onartuko dira soilik pertsona horiek ez badaude behartuta kanal elektronikoak erabiltzera. Profesionala bazara, edo baliabide elektronikoak erabili behar dituen beste bat, interesdun baten izenean jarduten duena, Egoitza honen zerbitzua erabili beharko duzu egin nahi duzun izapiderako eta horretarako egiaztagiri digitala edo Clave Permanente erabili.

Zer ahalbidetzen du

  • Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalarentzako dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Bidali nahi den dokumentazioa erantsi.
  • Eskaera bideratzeko beharrezkoa den agiriren bat ez baduzu, aukera duzu erantzukizunpeko adierazpenarekin ordezkatzeko.
  • Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.

Kontuan izan beharrekoa

Zerbitzu honen bidez ez da onartuko Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarreraren eskaerarik. Badago eskaera horietarako zerbitzu esklusibo bat: Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarreraren eskabidea. Ziurtagiri elektronikoarekin, erabiltzaile + cl@ve pasahitzarekin nahiz ziurtagiririk gabe egin dezakezu eskaera.

Beste pertsona baten izenean jarduten direnen eskaerak onartuko dira soilik pertsona horiek ez badaude behartuta kanal elektronikoak erabiltzera. Profesionala bazara, edo baliabide elektronikoak erabili behar dituen beste bat, interesdun baten izenean jarduten duena, Egoitza honen zerbitzua erabili beharko duzu egin nahi duzun izapiderako eta horretarako Egiaztagiri digitala edo erabiltzailea + Cl@ve pasahitza erabili.

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Izapidea egiten den probintziako Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Zuzendaritza Probintzialari bidaliko zaio dokumentazioa.

Aldi baterako, konexio-saioa mugatu da, beraz, eskakizuna betetzen duzunean iraungiko balu, berriro hasi beharko duzu eta oraindik egin gabe dituzun jarduerak bukatu beharko dituzu.

Ezohiko zerbitzua ziurtagiririk gabe alarma-egoeragatik (Covid-19)

Hemen duzu bideo bat zerbitzua nola erabili jakiteko: Zerbitzua nola erabili COVID19 aldian

Eskaera urgentea edo atzeraezin bat egin behar baduzu, bete webguneko inprimakiko eremu guztiak:

  • Pertsona fisikoentzat: DNI/NIE, enpresak: IFK edo bestelakoa, beste identifikazio-dokumentu bat izanez gero.
  • Izen-abizenak.
  • Egiaztatu ongi idatzi duzula telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa zurekin harremanetan jarri ahal izateko eta zure eskaera edo jakinarazpenarekin gerta litekeen edozein arazo konpontzeko.
  • Jakinarazpenaren hartzailea: Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala.
  • Izapide-probintzia: adierazi zein den zure etxebizitzari dagokion INSSaren Zuzendaritza Probintziala.
  • Hautatu eskaera edo jakinarazpenaren gaia.
  • Idatzi eskaera edo jakinarazpena.
  • Atxiki egiaztatzeko agiriak (gehienez 10Mb). Inprimaki eta eredu ofizialak esteka honetan topatuko dituzu. Dokumentazioa behar bezala atxikitzen bada, taula bat agertuko da prozesua %100ean burutu dela adierazteko atxikitako fitxategi bakoitzean. Taula horretan, zure jakinarazpenean erantsi nahi ez baina atxiki dituzun fitxategiak ezabatu ahal izango dituzu baita ere.
  • Garrantzitsua: Eskaera bat eginez gero, ez ahaztu sinatzeaz eta zure NAN edo identifikazio dokumentuaren kopia bat bidaltzeaz.
  • Erantzun segurtasun-galderari eta sakatu “Jarraitu”. Prozesua behar bezala burutzen bada, ohar bat agertuko da pantailaren goiko aldean eta ondo bidali dela berresten duen mezu elektroniko bat jasoko duzu zuk emandako helbide elektronikoan.

Gomendioak:

  • Mesedez, bidali eskaerari lotutako dokumentazio guztia  bidalketa bakar batean, eta pdf formatuan ahal bada, eskaera errazago izapide ahal izateko.
  • Kontuan izan COVID–19aren transmisioa ekiditeko neurrien inpaktua murrizteko lanean gabiltzala; hala ere, egoera honek erantzuteko dugun gaitasunean eragin dezake. Horregatik, beharrezkoa da zure laguntza, ezohiko kanal honen kudeaketa errazagoa izan dadin.
  • Mesedez, ez egin zure eskaeraren egoerari buruzko kontsultarik kanal honen bidez. Gure langileak zurekin jarriko dira harremanetan egiaztapenen bat edo bestelako dokumentaziorik behar badute.
  • Eskaerak eta jakinarazpenak aurkezteko ezohiko bide honek behar bezala funtziona dezan,  ezinbestekoa da zure laguntza eta zerbitzu publikoak zentzuz erabiltzea. Mila esker zure laguntzagatik.

Erantsiko den dokumentazioak ezin du guztira 10 Mb baino gehiago izan.

Hurrengo pausoak

Ziurtagiri digitala edo cl@ve behar duten zerbitzuak erabiltzen ari bazara, izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan. Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estará habilitado únicamente cuando se identifique como persona física o entidad

Obtener Acceso
Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Aurkezpen eredu normalizatua (PDF, 2387 Kb) 29/03/2022
Complementary Content
${loading}