Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga una mejor experiencia de usuario. Las cookies no se utilizan para recoger información de carácter personal. Si continúa navegando se considera que acepta su uso. Para más información consulte nuestra política de cookies.
Jaiotzagatiko eta adingabeen zaintzagatiko prestazioaren derrigorrezko eta/edo borondatezko atsedenaldia hastearen enpresa-ziurtagiria atsedenaldia hasten den datatik aurrera baino ezingo da igorri. Atsedenaldia hasi ez bada, ezingo da ziurtatu.
Zerbitzu honek Jaiotzagatiko eta Adingabeen Zaintzagatiko prestazioa eskatzea ahalbidetzen du Erregistro elektronikoaren bitartez, jaiotza, adopzio, aldi baterako edota era iraunkorreko adopzio edo harreraren xedearekin zaintzeagatiko atsedenaldia izateko.
Jaiotzagatiko eta Adingabeen Zaintzagatiko prestazioak beste norbaiten izenean eskatu nahi dituzten pertsonentzat.
Erantsiko den dokumentazio guztiak ezingo du 4 Mb-eko tamaina gainditu.
Formularioa betetzean zein dokumentu aurkeztu beharko dituzun adieraziko dizugu eta hauek elektronikoki eransteko aukera izango duzu.
Eskaera prestazioaren etorkizuneko titularraren ordezkari gisa bidaltzen bada, ordezkaritza hori egiaztatzeko, xede horretarako onartutako ordezkaritzaren agiria derrigorrez erantsi beharko duzu. Agiri hori lotutako dokumentazioa atalean deskarga dezakezu. Hala ere, ordezkaritza modu fidagarri baten bidez egiaztatzen duen baliozko edozein agiriren bidez atxiki dezakezu.
Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.
Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.
Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.
Kontsultatu eskatutako prestazioaren izapidea zein egoeratan dagoen zerbitzu hau erabiliz: Nola doa nire prestazioa?
Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.