Contenido principal

Prestazioen ziurtagiria eskatzea (ordezkari gisa) < Itzuli

Zerbitzu honen bidez, Gizarte Segurantzatik jasotako prestazioekin zerikusia duen ziurtagiri bat eska daiteke, erregistro elektronikoaren bidez eta beste pertsona baten izenean, edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzaren pentsiorik ez jaso izanarena.

Izapide honi buruz

Norentzat

Beste pertsona baten ordezkari gisa ziurtagiri bat eskatu nahi duten pertsonentzat, Gizarte Segurantzaren prestazioa onartuta egon zein ez.

Zer egitea ahalbidetzen du

Beste pertsona baten izenean, honako hauen ziurtagiria eskatzea erregistro elektronikoz:

    • Aurreko ekitaldian ordaindutako kopuruak eta, hala badagokio, IRPF ondorioetarako egindako atxikipenak.
    • Beste ekitaldi batzuetan ordaindutako kopuruak, eta, hala badagozkio, IRPFen ondorioetarako egindako atxikipenak.
    • Pentsioduna edo Gizarte Segurantzaren beste prestazio batzuen hartzailea izana egiaztatzea.
    • Gizarte Segurantzaren pentsiorik ez jasotzea egiaztatzea.
    • Gizarte Segurantzaren pentsioaren hileko zenbatekoa.
    • Gizarte Segurantzaren Sistemaz kanpoko bestelako pentsioen hileko zenbatekoak.
    • Baja-egoeran edo etenda dauden pentsioak.
    • Kenkarien onuradunentzako ziurtagiria.
    • Errebalorazio-egiaztagiria.
    • Zenbatekorik gabeko egiaztagiria.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Inprimakian eskatzen diren datuak bete, bertan zehazten diren argibideei jarraiki, eta zein ziurtagiri eskuratu nahi den zehaztu.
  • Beste pertsona baten izenean jarduteko eredu normalizatua bete eta erantsi.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Nahitaezkoa da beste pertsona baten izenean jarduteko eredu normalizatua aurkeztea.

Hurrengo pausoak

Izapidea egin ondoren "hartu-agiri" bat jasoko duzu (zip). Bertan aurkituko dituzu eskariaren ziurtagiria PDF formatuan eta transakzioa behar bezala gauzatu dela bermatzen duen zerbitzariko sinadura.

Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak eskatutako ziurtagiria bidaliko du interesdunaren helbidera.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Izapideetarako sarbide zuzena

Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Aurkezpen eredu normalizatua (PDF, 1452 Kb) 17/06/2020
Complementary Content
${loading}