Contenido principal

Erretiro nazionala (ordezkari gisa) < Itzuli

Zerbitzu honen bitartez erretiroagatiko pentsio nazionalaren eskaera Erregistro Elektroniko bidez egin daiteke beste norbaiten izenean.

Izapide honi buruz

Norentzat

Erretiroagatiko pentsio nazionala beste norbaiten izenean eskatu nahi duten pertsonentzat.

Zer egitea ahalbidetzen du

  • Erretiroagatiko pentsio nazionalaren eskaera bat beste norbaiten izenean Erregistro Elektronikoz aurkeztea.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Inprimakian, eskaera egiteko duzun ahalik eta informazio gehien eman.
  • Adierazten diren dokumentuak erantsi.

Kontuan izan beharrekoa

  • Eskaera betetzeko prozesua amaitu ondoren, zein dokumentu aurkeztu behar diren adieraziko zaizu eta horiek elektronikoki eransteko aukera izango duzu.
  • Eskaera prestazioaren etorkizuneko titularraren ahaldun gisa bidaltzean, ordezkaritza hori egiaztatzeko, xede horretarako onartutako ordezkaritzaren agiria derrigorrez erantsi beharko duzu. Agiri hori lotutako dokumentazioa atalean deskarga dezakezu.  Hala ere, ordezkaritza modu fidagarri baten bidez egiaztatzen duen baliozko edozein agiriren bidez atxiki dezakezu.
  • Halaber, inprimakia bete ondoren eskatzen bazaizu soilik bidali beharko duzu seme-alabak edo etxean hartutako adingabeak zaintzeagatik dauden onurak aintzat hartzeko baimen-eredua. Eredu hori lotutako dokumentazioa atalean agertzen da eta, beharrezkoa bada, hara birbidaliko dizu sistemak egokia den unean deskarga abiarazteko.

Erantsiko den dokumentazio guztiak ezingo du 4 Mb-eko tamaina gainditu.

Hurrengo pausoak

  • Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.
    Baieztapen mezua ez baduzu jasotzen edo, horren ordez, transmisioaren akatsei edo hutsuneei buruzko mezu bat jasotzekotan  beste momentu batean aurkeztu beharko duzu, edo beste bitarteko batzuk erabili beharko dituzu.
  • INSSk eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.
  • Prestazioaren izapidea zein egoeratan dagoen kontsulta dezakezu zerbitzu hau erabiliz: Nola doa nire prestazioa?

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Izapideetarako sarbide zuzena

  • Ziurtagiri
    elektronikoak
  • Erabiltzailea +
    Pasahitza
    Erabiltzailea +
    Pasahitza (Cl@ve
    permanente)
  • Cl@ve
  • Ziurtagiririk
    gabe
  • SMS Bidez
Complementary Content
${loading}