Contenido principal

Beste idazki, eskaera eta jakinarazpen batzuk aurkeztea (Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala) < Itzuli

Zerbitzu honen bidez, beren izenean edo beste norbaiten izenean jarduten duten pertsonek idazkiak, eskaerak edo jakinarazpenak aurkeztu eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari helarazi ahal dizkiote erregistro elektroniko bidez, betiere, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan haiek aurkezteko zerbitzu zehatza ez badago.

Izapide honi buruz

Norentzat

Beren izenean edo beste norbaiten izenean erregistro elektroniko bidez idazkiak, eskaerak edo jakinarazpenak aurkeztu eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari  helarazi nahi dizkioten pertsonentzat, betiere, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan haiek aurkezteko zerbitzu zehatza ez badago.

Zer egitea ahalbidetzen du

  • Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalarentzako dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Bidali nahi den dokumentazioa erantsi.
  • Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Izapidea egiten den probintziako Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Zuzendaritza Probintzialari bidaliko zaio dokumentazioa.

Aldi baterako, konexio-saioa mugatu da, beraz, eskakizuna betetzen duzunean iraungiko balu, berriro hasi beharko duzu eta oraindik egin gabe dituzun jarduerak bukatu beharko dituzu.

Erantsiko den dokumentazioak ezin du guztira 5 Mb baino gehiago izan.

Hurrengo pausoak

Izapidea burutu ondoren "jaso izanaren agiri" bat jasoko duzu (zip). Bertan aurkituko dituzu bidalketaren ziurtagiria PDF formatuan eta transakzioa behar bezala gauzatu dela bermatzen duen zerbitzariaren sinadura.

Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Aurkezpen eredu normalizatua (PDF, 1441 Kb) 03/08/2018
Complementary Content
${loading}