Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga una mejor experiencia de usuario. Las cookies no se utilizan para recoger información de carácter personal. Si continúa navegando se considera que acepta su uso. Para más información consulte nuestra política de cookies.
Zerbitzu honen bidez, kotizazio kontuaren kodea (CCC) duten pertsona juridikoek Gizarte Segurantzarekin zorrak dituzten ala ez adierazten duen ziurtagiri bat linean eskura edota kontsulta dezakete, haien Erregimena edozein dela ere.
Cl@ve-ra Cl@ve iraunkorra erabiliz sartzen bazara, zerbitzu honen segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira SMS bidez bidalitako kode batekin osatuko da sarbidearen baliozkotze-prozedura. Kode hau sartu beharko duzu zerbitzura sartu ahal izateko.
Eskuratutako dokumentuaren behealdean, Egiaztatzeko Kode Elektronikoa (CEA) ageri da. Horrekin, ziurtagiriaren benetakotasuna egiazta daiteke Dokumentuaren Osotasuna Egiaztatzeko Zerbitzuaren bidez.
Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.