Contenido principal

RED Sistema erabiltzeko baimena < Itzuli

Zerbitzu honen bitartez, erabiltzaileak sarbide berean bete eta aurkeztu dezake Erregistro elektronikoan RED Sistema erabiltzeko baimenaren Eskabidea, transmisio-modalitaterako (RED Directo eta Likidazio Zuzeneko Sistema).

Izapide honi buruz

Norentzat da

Enpresak, enpresa taldeak, langile kolegiatuak eta bestelako pertsonak, baldin eta beren jarduera burutzean edota pertsona, enpresa edo afiliatu erantzuleen ordezkari gisa ari direnean, datuen igorpen elektronikoa sistemaren (RED sistema) bidez kudeatzen dutenean gizarte segurantzaren betebeharrak.

Zer ahalbidetzen du

  • Erregistro elektroniko bidez eskaera bat aurkeztu.
  • Izapiderako beharrezko dokumentuak erantsi.
  • Ez da beharrezkoa izango FR.101 inprimakia beteta inprimatzea edo eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Pertsona fisikoaren edo pertsona juridikoaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izatea.
  • Inprimakian eskatzen diren datuak bete.
  • Eskabidea izapidetzeko beharrezkoak diren dokumentuak eranstea.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Erantsiko den dokumentazioak ezin du guztira 10 Mb baino gehiago izan.

Hurrengo pausoak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Baieztapen mezua ez baduzu jasotzen edo, horren ordez, transmisioaren akatsei edo hutsunei buruzko mezu bat jasotzekotan  beste momentu batean aurkeztu beharko duzu edo beste bitarteko batzuk erabili beharko dituzu.



Informazio osagarria Europako Atebide Digital Bakarra

Balorazio-plataformarako sarbidea

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Izapideetarako sarbide zuzena

Complementary Content
${loading}