Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.
Zerbitzu honi esker, Gizarte Segurantzaren Sisteman laneko alta egina duten afiliatuei eta kotizatzen duten enpresei buruzko datu estatistikoak kontsulta daitezke, Px-Web tresnaren bidez.
Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.
Zerbitzu honen bidez, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak igorritako ziurtagirien eta txostenen egiazkotasuna egiazta daiteke HATZ-MARKAREN bidez.
Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.
Zerbitzu honen bidez, Erregistro elektronikoaren bidez Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian aurkeztutako eskaerak kontsulta daitezke.
Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.
Zerbitzu honi esker, ikastetxeek ordainagiri bat jaso ahal izango dute Eskola Aseguruaren kuotak kitatu ahal izateko. Kuotak modu elektronikoan ordaindu ahal izango dira.
Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.
Zerbitzu honen bidez, Ikastetxeek Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari aurkeztu ahal izango diote matrikulatutako ikasleen zerrenda. Aipatu zerrenda urtarrilaren 26ko 84/1996 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarrian aurreikusitakoa izango da eta horren arabera “...Eskolako Aseguruaren aplikazio-eremuan barne hartzen diren ikasleak, modu arrunt zein ez-ohizkoan, matrikulatzen diren ikastetxeek Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari beraien zentroetan matrikulatutako ikasleen zerrenda aurkeztu beharko diote, matrikulatzeko epea amaitu eta hurrengo hilabetean zehar, eta bertan adieraziko dute zein den ikasle bakoitzaren Gizarte Segurantzako zenbakia, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta izen-abizenak”.
Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.
Zerbitzu honen bidez, aukera izango duzu Gizarte Segurantzaren kontratazio-organoen kontratatzailearen profilean sartzeko, Sektore Publikoko Kontratazio Plataforman.
Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.
Zerbitzu honen bitartez, kontingentzia profesionalak estaliak dituzten Gizarte Segurantzaren erregimen ezberdinetan afiliatutako langileen lanbide gaixotasunei buruzko datu estatistikoak kontsulta daitezke.
Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.
Zerbitzu honi esker, ordura arte igorri diren eta modu elektronikoan ordaindu diren Eskola Aseguruen kuoten kitapen ordainagiriak kontsultatu ahal izango dituzte ikastetxeek; Eskola Aseguruagatik ordaindutako kuotei buruzko informaziorik ez da emango.
Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.
Zerbitzu honen bidez, enpresak edo besteren edo bere konturako langileak inprimaki elektronikoa (TA 300 eredua ordezten duena) bete ahal izango du, erregistro elektroniko bidez, aldi baterako lekualdatzeetarako, Gizarte Segurantzaren nazioarteko araudia duten (Erkidegoko Araudia eta Gizarte Segurantzaren Hitzarmena) bere jarduera beste herrialde bat edo batzuetan egiteko.
OHAR GARRANTZITSUA
Ziurtagiri digitala edo cl@ve badituzu, mesedez, erabili itzazu zerbitzu honetara sartzeko. Gainera, ezohikoa bada ere eta COVID19aren transmisioa ekiditeko neurriak mantentzen diren bitartean, idatziak, eskaerak eta jakinarazpenak aurkeztu ahal izango dituzu zerbitzu honen bidez eta elektronikoki identifikatu beharrik gabe. Begiratu zerbitzu honen deskribapena “Izapide honi buruz” atalean. Kasu honetan zure idatzia ez da gauzatuko Gizarte Segurantzaren Erregistro Elektronikoan eta beharrezkoa izan liteke zure identitatea edo bidalitako dokumentazioa eta datuak egiazta dezazun eskatzea.
Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.
Zerbitzu honen bidez, beren izenean edo beste norbaiten izenean jarduten duten pertsonek idazkiak, eskaerak edo jakinarazpenak aurkeztu eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari helarazi ditzakete erregistro elektroniko bidez, betiere, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan haiek aurkezteko zerbitzu zehatza ez badago.