Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Heriotza edo biziraupen nazionala (ordezkari gisa) < Itzuli

Cerrar

Zure Gizarte Segurantza atarian, Heriotza eta Biziraupenaren Eskaerarako sarbidea gaitu da ordezkarientzat; beraz, datozen asteetan zerbitzu hau desagertu egingo da. "Heriotza eta biziraupen nazionala" Egoitza-zerbitzuaren bidez sar zaitezke zerbitzu berrira, ordezkari gisa diharduzula hautatuz. Zerbitzu hau erabiltzeko, beharrezkoa da ordezkariak Ziurtagiri Digitala edo Cl@ve iraunkorra izatea eta ordezkatuak telefono mugikorra Gizarte Segurantzako datu-baseetan erregistratuta izatea.


Zerbitzu honek, Erregistro elektroniko bitartez, alarguntza, zurztasun eta heriotzagatiko sorospen nazionalak beste norbaiten izenean eskatzea ahalbidetzen du.

Izapide honi buruz

Norentzat da?

Heriotza, alarguntza, zurztasun edo heriotzagatiko sorospen prestazio bat edo gehiago beste norbaiten izenean eskatu nahi duten pertsonentzat.

Zer ahalbidetzen du?

  • Heriotza edo biziraupeneko (alarguntza, zurztasun edo heriotzagatiko sorospena) prestazio nazional bat edo gehiago eskatzeko eskaera beste norbaiten izenean Erregistro Elektronikoan aurkeztea.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko?

  • Eskaera hori burutzeko eskatzen zaizun informazioa sartu.
  • Adierazten diren dokumentuak erantsi.

Kontuan hartu beharrekoak

Eskaera betetzeko prozesua amaitu ondoren, zein dokumentu aurkeztu behar diren adieraziko da eta horiek elektronikoki eransteko aukera egongo da.

Eskaera prestazioaren etorkizuneko titularraren ahaldun gisa bidaltzean, ordezkaritza hori egiaztatzeko, xede horretarako onartutako ordezkaritzaren agiria derrigorrez erantsi beharko duzu. Agiri hori lotutako dokumentazioa atalean deskarga dezakezu.  Hala ere, ordezkaritza modu fidagarri baten bidez egiaztatzen duen baliozko edozein agiriren bidez atxiki dezakezu.

Halaber, inprimakia bete ondoren eskatzen bazaizu soilik bidali beharko duzu seme-alabak edo etxean hartutako adingabeak zaintzeagatik dauden onurak aintzat hartzeko baimen-eredua. Eredu hori lotutako dokumentazioa atalean agertzen da eta, beharrezkoa bada, hara birbidaliko dizu sistemak egokia den unean deskarga abiarazteko.

Erantsiko den dokumentazio guztiak ezingo du 4 Mb-eko tamaina gainditu.

Hurrengo urratsak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Baieztapen mezua ez baduzu jasotzen edo, horren ordez, transmisioaren akatsei edo hutsuneei buruzko mezu bat jasotzen baduzu  beste momentu batean aurkeztu beharko duzu, edo beste bitarteko batzuk erabili beharko dituzu.

GSINak eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.

Kontsultatu eskatutako prestazioaren izapidea zein egoeratan dagoen zerbitzu hau erabiliz: Nola doa nire prestazioa?

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Complementary Content
${loading}