Contenido principal

Autokalkulua: kalkulatu zuk zeuk dagokizun erretiro pentsioa < Itzuli

Zerbitzu honekin, etorkizuneko erretiroagatiko pentsioaren zenbatekoaren gaineko gutxi gorabeherako kalkulua egin daiteke.

Izapide honi buruz

Norentzat

Hiritar guztientzat.

Zer egitea ahalbidetzen du

Etorkizuneko erretiroagatiko pentsioaren zenbatekoaren gutxi gorabeherako kalkulu bat egin, Itsasoko Erregimen Bereziaren kasuan izan ezik, horren berezitasunak direla eta.

Zer behar da hori gauzatzeko

Eskatzen diren datuak idatzi. Zenbait kasutan, "laguntza" aukera egongo da erabilgarri, datu horiek behar bezala betetzeko azalpenekin. Eskatzen diren datuen artean, Gizarte Segurantzako alta aldiak eta azken urteetako kotizazio-oinarriak adierazi behar dira. Horiek izan ezean, edo informazio osagarria eskatzen bada, erretiroagatiko pentsioaren kalkulua egiteko  aldez aurretik ezinbestekoa izango da:

  • Lan-bizitzaren txostena eta kotizazio-oinarrien txostena eskatzea, bide hauetatik lor daitezkeenak:

Kontuan izan beharrekoa

Zerbitzua erabiltzaileak emandako datuekin soilik abiarazten da. Beraz, lortutako emaitzak ezingo ditu Gizarte Segurantzako eskubiderik edo betebeharrik sortu.

Azken 15 urteetan gehienezko edo gutxieneko oinarrian kotizatu baduzu, ez da beharrezkoa izango kotizazio-oinarriei buruzko informazio gehigarririk ematea, programak automatikoki barneratzen baititu oinarri horiek.

Emandako datuen arabera, sistemak honakoak zehaztuko ditu:

  • Erretiroa emateko kontuan izan den gizarte segurantzaren erregimena.

  • Pentsioaren oinarri arautzailea (herritarrak emandako kotizazio-oinarrien arabera kalkulatzen da; oinarri horiek automatikoki eguneratuko ditu sistemak benetako Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera, bi urterako erretiroa estimatu ahal izateko, eta urteko %2ko indizeekin  hiru urte edo gehiagorako erretiroen kasuan).

  • Oinarri arautzaileari aplikatzeko portzentajea (kasu bakoitzari dagokion erretiro arrunta jasotzeko legezko adinaren eta frogatutako kotizazio-aldiaren arabera kalkulatzen da).

Aplikazio honetan erretiroari dagozkion modalitate guztiak lantzen dira, Erretiro Partziala izan ezik. Halaber, aurreko legealdia zein baldintzatan aplikatzen den hautematen da eta dagokion kalkulua egiten da.

 

Hurrengo pausoak

Eskatutako datuak idatzi eta kalkuluak egin ondoren, txosten zehatza eskuratzen da, dagokion pentsioaren zenbatekoaren kalkuluarekin. Txosten horrek informaziorako balio du eta ez du eskubiderik sortzen.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

  • Ziurtagiri
    digitala
  • Erabiltzailea +
    Pasahitza
    Erabiltzailea +
    Pasahitza (Cl@ve
    permanente)
  • Cl@ve
  • Ziurtagiririk
    gabe
  • SMS Bidez
Complementary Content
${loading}