Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Prestazioen ziurtagiria < Itzuli

Zerbitzu honi esker, Gizarte Laguntza Publikoen Erregistroan barne hartzen diren jasotako prestazioekin lotutako ziurtagiri jakin batzuk lortu ahal dira edo, hala badagokio, prestaziorik ez jasotzeagatiko ziurtagiria.

Izapide honi buruz

Norentzat da?

Gizarte Segurantzaren sisteman edo sistemaz kanpoko erakunde batean Gizarte Laguntza Publikoen Erregistroan sartuta dagoen prestazio bat onartuta duten zein hura ez duten pertsonentzat.

Zer ahalbidetzen du?

Honako ziurtagiri hauek eskura daitezke:

  • Prestazioen ziurtagiri laburtua.
  • Prestazioen ziurtagiria zehatz-mehatz.
  • Prestazioen ziurtagiria zenbatekorik gabe.
  • Azken 5 ekitaldietako PFEZaren atxikipenen ziurtagiria.
  • Pentsioen errebalorazioaren ziurtagiria.
  • Baja-egoeran edo etenda dauden pentsioen ziurtagiria.
  • Gizarte Laguntza Publikoen Erregistroan sartzen den prestaziorik ez jasotzearen ziurtagiria.
  • Kenkarien onuradunentzako ziurtagiria.
  • Prestazioen ziurtagiri integratua

Zer behar da hori gauzatzeko?

Ziurtagiri bat lortzeko:

  • Identifikatu ondoren, zure pentsioen pantailaren eskuineko zutabean hauta dezakezu ziurtagiria.
  • Ziurtagiria deskargatzeko/inprimatzeko beharrezko software bat eduki (PDF fitxategia).
  • Ordezkari gisa sartzen bazara, ordezkatuari ordezkaritza baieztatzeko eskatu beharko diozu SMS bidez jasoko duen estekan sartuta.
  • Ahaldun gisa jardutean, berriz, Ahalduntzen Erregistro Elektronikoan erregistratuta egon beharko zara.

Kontuan hartu beharrekoak

Ez da beharrezkoa izango dokumentu gehigarririk ematea izapidetzeko.

Hurrengo urratsak

Eskuratutako ziurtagiria .pdf fitxategi bat da. Haren kopiak inprima daitezke, eta bertan agertzen den CEA (Egiaztatzeko Kode Elektronikoa) kodearekin, ziurtagiriaren baliozkotasuna egiazta dezakezu, Dokumentuaren Osotasuna Egiaztatzeko Zerbitzuan.



Informazio osagarria Europako Atebide Digital Bakarra
Balorazio-plataformarako sarbidea

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Obtener Acceso
Complementary Content
${loading}