Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Nabigatzen jarraituz gero, horien erabilera onartzen duzula ulertzen da. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.
Va a abandonar el portal. Si se ha identificado con certificado le recomendamos que cierre su navegador
Jaiotzagatiko eta adingabeen zaintzagatiko prestazioaren derrigorrezko eta/edo borondatezko atsedenaldia hastearen enpresa-ziurtagiria atsedenaldia hasten den datatik aurrera baino ezingo da igorri. Atsedenaldia hasi ez bada, ezingo da ziurtatu.
Zerbitzu honek Jaiotzagatiko eta Adingabeen Zaintzagatiko prestazioa eskatzea ahalbidetzen du Erregistro elektronikoaren bitartez, jaiotza, adopzio, aldi baterako edota era iraunkorreko adopzio edo harreraren xedearekin zaintzeagatiko atsedenaldia izateko. Erabilgarri dauden sarbide guztiek eramango zaituzte Zure Gizarte Segurantzaren atarira, autentifikatzeko.
Seme-alaba jaiotzeagatik, adoptatzeagatik edo hartzeagatik atseden aldiez eta legez ezarrita bezala gozatzen duten langileentzat, eta Jaiotzagatiko eta Adingabeen Zaintzagatiko prestazioak eskatu nahi dituztenentzat.
Formularioa betetzean zein dokumentu aurkeztu beharko dituzun adieraziko dizugu eta hauek elektronikoki eransteko aukera izango duzu.
Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.
Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.
Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.
Eskatutako prestazioaren izapidea zein egoeratan dagoen kontsultatu ahal izango duzu “Zure Gizarte Segurantza” atari pertsonalaren “Zure Kudeaketak” zerbitzuaren bitartez. Egoitza elektronikotik izango duzu sarbidea zerbitzura.
Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.
El acceso a este servicio estará habilitado únicamente cuando se identifique como persona física o entidad