Contenido principal

Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarrera < Itzuli

Cerrar

OHARRA

Gogoan izan 2020ko ekainaren 15etik 2020ko irailaren 15era aurkeztutako eskaerek 2020ko ekainaren 1etik aurrera ondorio ekonomikoak izango dituztela eskaerak onartzen badira, baldin eta data horretarako betekizunak bete badira.
Ondorioz, gomendatzen dizugu eskaera ez aurkeztea beharrezko dokumentazio guztia izan baino lehen. Horrek izapidetzea erraztuko du, eta ebazpen-epeak arinduko ditu.

Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren gaineko eskura duzun informazioari buruzko bideoa ikus dezakezu hemen.


Zerbitzu honi esker, Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarreraren prestazioa Erregistro elektronikoaren bidez edo eskaera bidaliz eskatu daiteke. Prestazio hau pobrezia eta gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonentzako prestazio ekonomikorako eskubidea da. Pertsona horiek bakarrik bizi behar dira edo bizikidetzako unitate baten kide izan behar dira, eta ez dute oinarrizko beharrak asetzeko behar adina baliabide ekonomiko eduki behar.

Izapide honi buruz

Norentzat

Pobrezia eta gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsona edo bizikidetzako unitateentzat. Bizikidetzako unitate horiek honako hauek izan daitezke: Pertsona bakarrekoak, adingabekorik gabeko bizikidetzako Unitatea eta adingabekodun bizikidetzako unitatea.

Zer egitea ahalbidetzen du

  • Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarreraren prestaziorako eskaera aurkeztea.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Eskaera ziurtagiri elektroniko edo Cl@ve sistemako erabiltzaile eta pasahitzaren bidez eskatuz gero:

    Zerbitzu honetan erantsitako Dokumentazio atalean dagoen eskaera-inprimakia bete eta erantsi beharko duzu.
     
  • Ziurtagiri elektronikorik edo Cl@ve sistemako erabiltzaile eta pasahitzik gabe sartuz gero:

    Jarraitu pantailan azaltzen diren pausoak eta bete zuzenean eskaerarako beharrezkoak diren datuak agertzen den inprimakian. Hemen duzu bideo bat zerbitzua nola erabili jakiteko.
     
  • Eskaerara heltzeko era zein den ere, eskatzaileak eta eskaeran agertzen diren bizikidetzako unitatearen kide guztiek sinatu behar dute. Horretarako, agiriren bat erantsi behar duzu, non Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarreraren prestazioa eskatzeko nahia adierazten den. Bertan, eskatzailearen zein eskaeran agertzen diren bizikidetzako unitatearen adin nagusiko kide eta adingabe emantzipatu guztien sinadura egon behar da.

    Horretarako, paper batean eskuz idatzi dezakezu, letra argiz eta irakurgarriz, honako testu hau edo antzeko bat:

     “………..ko eskaerarekin batera azaltzen dudan idazki hau Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarrera eskatzeko nahiaren egiaztatze gisa balio du.

    Sinadura:

    Eskuz idatzitako sinadura eta izena, abizenak eta NAN/AIZ zenbakia azpian. Eskatzailearen zein eskaeran agertzen diren bizikidetzako unitatearen kide guztien sinadurak eta datuak egon behar dira.
     
  • Erantsi egoeraren arabera beharrezkoak diren agiriak. Horiek zerbitzu honetan erantsitako Dokumentazio atalean dagoen eskaera-inprimakiaren azken zatian aurkitu ditzakezu.

Kontuan izan beharrekoa

Mesedez, irakurri arretaz honako informazio hau eskaera behar bezala egiteko:

  • Eskaera ziurtagiri elektronikoaren edo Cl@ve sistemako erabiltzaile eta pasahitzaren bidez identifikatuz eta sinatuz egin dezakezu. COVID19 birusak eragin duen ohiz kanpoko egoera dela eta, eskaera sinadura digitala idatzi gabe ere aurkeztu dezakezu.  
     
  • Probintzia eremuan zure egoitza fiskalaren probintzia adierazi behar duzu.
     
  • Aurkeztu behar duzun dokumentazioa eskaera-inprimakiaren bukaeran adierazten da.
     
  • Garrantzitsua da egiaztatzea ordainketa jasotzeko adierazitako kontu korrontea Gizarte Segurantzaren finantza-erakunde laguntzaile batekoa izatea. Esteka honetan kontsulta ditzakezu. Aurkitu lau digituko bigarren blokea zure bankuko kontuaren IBANean eta bilatu zerrendan. Agertzen ez bada, adieraz iezaguzu zerrendan agertzen den finantza-erakunde baten kontu-kode bat.
     
  • Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.  
     
  • Eskaera eskatzaileak zein eskaeran agertzen diren bizikidetzako unitatearen adin nagusiko kide eta adingabe emantzipatu  guztiek sinatu behar dute. Inprimakia PDF formatuan erabiliz gero eta inprimagailu eta eskanerrik ez badaukazu, mugikorraren edo tabletaren ukipen-pantailaren bidez sinatu dezakezu onartzen duen aplikazioren baten bitartez. Inprimakiarekin batera ere erantsi ditzakezu NAN/AIZaren kopia bat eta prestazioa eskatzeko nahia egiaztatzen duen idazkiaren irudia. Idazki hau zuk zein bizikidetzako unitatearen kide guztiek sinatu behar duzue, sinaduraren azpian bakoitzaren izena eta abizenak adieraziz. Horretarako, paper batean eskuz idatzi dezakezu, letra argiz eta irakurgarriz, honako testu hau edo antzeko bat:

    “………..ko eskaerarekin batera azaltzen dudan idazki hau Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarrera eskatzeko nahiaren egiaztatze gisa balio du.
    Sinadura: “

    Ondoren, eskatzailearen izena, abizenak, eskuz idatzitako sinadura eta NAN/AIZ zenbakia adierazi behar dira, baita, izan badira, bizikidetzako unitatearen kide bakoitzaren izena, abizenak eta eskuz idatzitako sinadura”.
     
  • Zerbitzua ziurtagiririk gabe erabiliz gero:
     
    • Erantsi daitekeen dokumentazioaren gehieneko tamaina guztira 15 Mb-koa da. Mesedez, murriztu bidaltzen duzun guztiaren tamaina eta bereizmena ahalik eta gehien dokumentazioa eransterakoan arazoak saihesteko.
    • Hemen duzu bideo bat zerbitzua nola erabili jakiteko
       
  • Zerbitzua ziurtagiri elektronikoa edo Cl@ve sistemako erabiltzaile eta pasahitzaren bidez identifikatuz erabiliz gero:
     
    • Dokumentazio guztiaren gehieneko tamaina 10 Mb-koa da. Mesedez, murriztu bidaltzen duzun guztiaren tamaina eta bereizmena ahalik eta gehien dokumentazioa eransterakoan arazoak saihesteko.
       
    • Dokumentazio guztia batera bidali ezin baduzu, zatitu 10 Mb baino gutxiagoko bi multzotan eta egin eskaera bi alditan. Bigarren aldian ez duzu zertan eskaera beteta berriro bidali behar, alegazioen eremuan bigarren bidalketa dela adieraziz  eta lehen bidalketa egin ondoren aplikazioak emandako erregistro-zenbakia emanez dokumentazioa bidali besterik ez duzu.
       
    • Cl@ve sistemako erabiltzaile eta pasahitzaren bidez sartuz gero, eskaera sinatzerakoan segurtasun-maila handiagoa eskaini ahal izateko Cl@ve sisteman erregistratzean emandako mugikorraren zenbakiaren bidez SMS bat bidaliko zaizu kode batekin.

Hurrengo pausoak

Zerbitzuan sartzeko ziurtagiri elektronikoa edo Cl@ve sistemako erabiltzaile eta pasahitza erabiliz gero:

  • Izapidea burutu ondoren, “hartu-agiria” jasoko duzu PDF formatuan erregistro elektronikoaren zenbakiarekin.
  • Esleitutako erregistro-zenbaki hori ez da ziurtagiririk gabe zerbitzuan lortzen den kode bera (CSV); beraz, ziurtagiririk gabe eta erregistro elektronikoaren zenbakiarekin ezin da eskaera bat zerbitzuan kontsultatu. Kasu horretan, sistemak adieraziko dizu eskaera ez dela existitzen.
  • Baieztapen mezua ez baduzu jasotzen edo, horren ordez, transmisioaren akatsei edo hutsuneei buruzko mezu bat jasotzen baduzu, beste momentu batean aurkeztu beharko duzu, edo beste bitarteko batzuk erabili beharko dituzu. 

Zerbitzuan ziurtagiririk gabe sartuz gero:

  • Eskaera eta dokumentazioa behar bezala bidali dela adierazten duen baieztapen-mezua jasoko duzu.
  • Mezu honetan eskaera-kode bat (CSV) ikusiko duzu. Kode horren bidez, zerbitzu bera erabiliz eskaeran edozein zuzenketa kudeatu ahal izango duzu. Ez galdu.
  • Mesedez, ez erabili zerbitzua berriro eskaera bidaltzeko. Edozein kudeaketa egin behar izanez gero, erabili bidalitako lehen eskaerari emandako eskera-kodea.
  • Edozein informazio edo dokumentazio falta bada, zurekin harremanetan jarriko dira aplikazioan adierazitako helbide elektronikoaren edo mugikorraren zenbakiaren bidez. Jarraitu adierazpenak  dokumentazio hau zerbitzu beraren bidez era eskaeran adierazitako CSV zenbakia erabiliz bidaltzeko.

GSINak eskaeraren ebazpena interesdunaren egoitzara hiru hilabeteko gehieneko epean bidaliko du.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Izapideetarako sarbide zuzena

Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Solicitud de prestación de Ingreso Mínimo Vital (PDF, 3338 Kb) 16/10/2020
Aurkezpen eredu normalizatua (PDF, 1452 Kb) 17/06/2020
Complementary Content
${loading}