Contenido principal

Amatasuna eta aitatasuna < Itzuli

Zerbitzu honek amatasun eta/edo aitatasun subsidioak eskatzea ahalbidetzen du Erregistro elektronikoaren bitartez, jaiotza, adopzio, aldi baterako edota era iraunkorreko adopzio edo harreraren xedearekin zaintzeagatiko atsedenaldia izateko. Erabilgarri dauden sarbide guztiek eramango zaituzte Zure Gizarte Segurantzaren atarira, autentifikatzeko.

Izapide honi buruz

Norentzat

Seme-alaba jaiotzeagatik, adoptatzeagatik edo hartzeagatik atseden aldiak dituzten langileak, legez ezarrita, eta amatasun edo/eta aitatasun prestazioak eskatu nahi dituenak.

Zer egitea ahalbidetzen du

  • Erregistro elektronikoan amatasun edo/eta aitatasun prestazioen eskaera egitea, baita ama biologikoak beste gurasoari lagatako atseden aldia eskatu ere.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Zure Gizarte Segurantzan identifikatu ostean, “Familia” atalaren barruan, egin klik “Amatasun/aitatasun prestazioa” atalean.
  • Kasu bakoitzari dagokion informazioa sartu.
  • Adierazten diren dokumentuak erantsi.

Kontuan izan beharrekoa

Formularioa betetzean zein dokumentu aurkeztu beharko dituzun adieraziko dizugu eta hauek elektronikoki eransteko aukera izango duzu.

Hurrengo pausoak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat bidaliko zaizu (zip) honek eskaeraren ziurtagiria ere izango du PDF eta zerbitzariaren sinadurak transakzioa behar bezala burutu dela bermatzen du.
Ez baduzu baieztapen mezurik jasotzen edo transmisioan errore edo akats bat gertatu dela adierazten duen mezua jaso baduzu, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.

Eskatutako prestazioaren izapidea zein egoeratan dagoen kontsultatu ahal izango duzu “Zure Gizarte Segurantza” atari pertsonalaren “Zure Kudeaketak” zerbitzuaren bitartez. Egoitza elektronikotik izango duzu sarbidea zerbitzura.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

Complementary Content
${loading}