Contenido principal

Pentsioetarako eta Beste Prestazio Batzuetarako Aurretiko Hitzordua lortu < Itzuli

Izapide honi buruz

Norentzat

Pentsioetarako eta beste prestazio batzuetarako aurretiko hitzordua lortu nahi duten herritar guztientzat.

Zer egitea ahalbidetzen du

Pentsioetarako eta Beste Prestazio Batzuetarako Aurretiko Hitzordua lortu.

Ordezkari profesionala bazara, mesedez, irakurri “Kontuan hartzeko” atala.

Zer behar da hori gauzatzeko

Bete inprimaki elektronikoan eskatzen den informazioa.

Kontuan izan beharrekoa

Inprimakia zuzen betetzeko, honako hau izan behar duzu kontuan:

  • * ikurrarekin markatuta dauden eremuak derrigorrez bete behar dira.
  • "Aurretiko Hitzordua Lortzeko" inprimakiak zazpi pauso ditu. Bertan, pentsioetarako eta beste prestazio batzuetarako aurretiko hitzordua lortzeko beharrezkoak diren datuak eskatuko zaizkizu.
  • Inprimakia betetzeko laguntzarik behar izanez gero, ikusi "Ziurtagiri digitalik gabe Aurretiko Hitzordua Lortu, Kontsultatu edo Deuseztatzeko gida" edo "Ziurtagiri digitalarekin Aurretiko Hitzordua Lortu, Kontsultatu edo Deuseztatzeko gida".
  • Hitzordua eskatu baino lehen, kontsulta itzazu eskaintzen dizkizugun zergati desberdinak, zure beharretara ongien moldatzen dena aukera dezazun. Lortutako hitzorduan behar adina denbora emango dugu gai guztiak jorratzeko. Edozelan ere, izapide pertsonalak burutzeko bi hitzordu ezberdin behar badituzu, Gizarte Segurantzaren Harreman eta Argibideetarako Zentrora (CAISS) joan beharko duzu ematen dizkizugun bi orduetako lehenengoan.
  • Ordezkari profesionala bazara eta ziurtagiri digitalarekin sartuz gero, denbora-tarteak erreserbatu ahal izango dituzu, eta denbora horretan ahal hainbeste izapide egin.
  • CAISS zentroei buruzko informazio zabalagoa irakur dezakezu Gizarte Segurantzaren Bulegoen direktorioan. Izapideak egiteko nahi duzun CAISS zentroan aurrez eskatutako hitzordua lortu ezin baduzu, beste zentro batean eska dezakezu. Beharrezkoa bada edozein CAISS zentrora joan zaitezke.

Ordezkari profesionalak behar direnean (gestoriak, abokatuak, lan-harremanetako gradudunak, etab.), kontuan izan:

  • ziurtagiri digitalarekin sartu beharko direla.
  • Prozeduraren Legeari jarraiki, dauden zerbitzu elektronikoak erabili beharko direla eskaerak eta dokumentuak aurkezteko.
  • hitzordua eskatu ahal izango duzula bisita bakarrean pentsio eta beste prestazio batzuen izapideak egiteko, bai eta eguna zein ordua erreserbatu ere, izapide zehatzetarako izan beharrean denbora-tarteak hautatze aldera. Denbora-tarteak 15 eta 30 minutukoak izan daitezke. Hitzordua eskatu nahi duzun CAISSen ez badago zerbitzu hori, hitzordua ohiko moduan eska dezakezu.

Hurrengo pausoak

Posta elektroniko bat jasoko duzu hitzorduaren datuekin.
Behin hitzordua duzunean, aukeratutako zentrora joan beharko duzu, adierazitako egunean eta orduan.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

Complementary Content
${loading}