Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Europar Osasun Txartelaren (EOT) eskaera (bidali Afiliazioan erregistratutako helbidera) < Itzuli

Zerbitzu honen bitartez Europako Osasun Txartela (EOT) eskatu eta berrizta daiteke doan. Halaber, indarrean dagoen EOTren bat duzun kontsultatu ahal izango duzu.

Izapide honi buruz

Norentzat da

Espainiar legediak eta Gizarte Segurantzaren Erkidegoko Araudiek zehazten dituzten eskakizunak betetzen dituzten eta osasun-laguntzarako eskubidea duten titularrentzat eta haien kargura dauden onuradunentzat.

Zer ahalbidetzen du

Europako Osasun Txartela (EOT) eskatu edo berriztatu ahal izango duzu osasun-laguntzaren eskubidearen titularrarentzat, baita honen onuradunentzat ere.

Gainera, indarrean dagoen EOTren bat duzun kontsultatu ahal izango duzu.

Zer behar da hori gauzatzeko

Inprimakiak  eskatzen dizun informazioa bete eta Gizarte Segurantzaren datu-basean dagoen helbidea eguneratua izan beharko duzu, idazten duzunarekin bat etorri behar duelako. Zure helbidea eguneratu dezakezu, Langilearen/enpresaren helbidea aldatu zerbitzuan jardunean dagoen langilea bazara, edo Bankuko datuak eta helbidea aldatu zerbitzuan pentsioduna bazara.

Kontuan izan beharrekoa

EOT estatu hauetan erabil daiteke: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Txekiar Errepublika, Errumania, Suedia, Erresuma Batua eta Suitza.

EOTa ez bada bidaltzen baliabide horien bidez, kontuan izan egoera horietan beste Estatu batera aldatzeko arrazoia Europar Batasuneko programa ofizial batean edo hezkuntza-zentroetan ikastea bada titulu publiko bat lortzeko, EOTa atzi dezakezula egin beharreko ikasketak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztuta. Informazioa lortzeko, eskatu aurretiko hitzordua 901 10 65 70 / 91 541 25 30 telefonoen bidez.

EOTak ez du balio bidaiaren arrazoia tratamendu medikoa jasotzea denean. Kasu horretan, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (INSS) edo Itsasoko Gizarte Institutuak (ISM) dagokion inprimakia igorri beharko du, Osasun Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren.

Informazio gehiago “Tratamendu mediko programatua” atalean

Kasu batzuetan osasun-laguntzaren zenbateko edo ehuneko finko bat ordaindu beharko duzu, helmuga Estatuko asegurudunek dituzten baldintza berdinekin. Zenbateko hori ezin izango da itzuli.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu webgune honetan:
https://ec.europa.eu/social/main.jsp?catId=1021&langId=es

EOT jaso denetik han adierazten den iraungitze-datara arte balio du. EOT agiriak irauten duen bitartean berau jasotzeko bete behar diren baldintzak mantendu beharko ditu erabiltzaileak. Hala izan ezean, gastuak erreklamatu egin ahalko dira, okerreko prestazio kontzeptuagatik, 883/04 (EE) Araudiaren 76. artikuluak xedatzen duenarekin bat.

Inprimatzeko informazio-oharra

Hurrengo pausoak

Europako Osasun txartela  bidaliko zaizu 5 egun baino gutxiagoko epean, Gizarte Segurantzaren datu-basean agertzen den helbidera.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Complementary Content
${loading}