Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Europako Osasun Txartelaren (EOT) eta Behin-behineko Ordezko Ziurtagiriaren (CPS) eskaera (Zure Gizarte Segurantza) < Itzuli

Zerbitzu honen bitartez Europako Osasun Txartela (EOT) eskatu eta berrizta daiteke doan. Halaber, Europako osasun txartelaren Behin-behineko Ordezko Ziurtagiria (CPS) eskura daiteke osasun-laguntzarako eskubidearen titularrarentzat eta haren onuradunentzat.

Izapide honi buruz

Norentzat da?

Espainiar legediak eta Gizarte Segurantzaren Erkidegoko Araudiek zehazten dituzten eskakizunak betetzen dituzten eta osasun-laguntzarako eskubidea duten titularrentzat eta haien kargura dauden onuradunentzat.

Zer ahalbidetzen du?

  • Europako Osasun Txartela (EOT) eskatu edo berriztatu ahal izango duzu osasun-laguntzaren eskubidearen titularrarentzat, baita honen onuradunentzat ere.
  • Indarrean dagoen EOTren bat duzun kontsultatu ahal izango duzu.
  • Europako Osasun txartelaren Behin-behineko Ordezko Ziurtagiria  (CPS) eskuratzea osasun-laguntzarako eskubidearen titularrarentzat eta haren onuradunentzat.
  • Inprimatu Europako osasun txartelaren behin-behineko ordezko ziurtagiria etxean.

Zer behar da hori gauzatzeko 

  • Behin-behineko Ordezko Ziurtagiria lortzeko, EOT lortzeko baino identifikazio maila seguruagoa behar da. Behin-behineko Ordezko Ziurtagiria eskatu nahi baduzu, eskaera-esteka sakatzen duzunean, sistemak behar horretaz ohartaraziko dizu. Sakatu JARRAITU, eta eskaera osatzeko dauden identifikazio-aukerak eskainiko dizkizugu.
  • Ordezkari gisa sartzen bazara, ordezkatuari ordezkaritza baieztatzeko eskatu beharko diozu SMS bidez jasoko duen estekan sartuta.
  • Ahaldun gisa jardutean, berriz, Ahalduntzen  Erregistro Elektronikoan erregistratuta egon beharko zara.
  • EOT lortu ezean, edo beste kasu batzuetarako,  Europako  osasun-txartelaren ordezko behin-behineko ziurtagiria lor dezakezu. Horretarako, Europako Osasun  Txartela eskatu behar duzu, hemen sakatuz: Deskargatu Aldi Bateko Ordezko Ziurtagiria eta adierazi iraunkortasun aldia (gehienez 90 egun) Ziurtagiria deskargatzeko/inprimatzeko beharrezko software bat eduki behar duzu (PDF fitxategia). Edonola, EOTa ez bada bidaltzen baliabide horien bidez, kontuan izan egoera horietan beste Estatu batera aldatzeko arrazoia Europar Batasuneko programa  ofizial batean edo hezkuntza-zentroetan ikastea bada titulu publiko bat lortzeko, EOTa atzi dezakezula egin beharreko ikasketak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztuta. Informazioa lortzeko, eskatu aurretiko hitzordua 901 10 65 70 / 91 541 25 30 telefonoen bidez.

Kontuan hartu beharrekoak

  • Europako Osasun Txartela:

EOT estatu hauetan erabil daiteke: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Txekiar Errepublika, Errumania, Suedia, Erresuma Batua eta Suitza.

EOTak ez du balio bidaiaren arrazoia tratamendu medikoa jasotzea denean. Kasu horretan, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (INSS) edo Itsasoko Gizarte Institutuak (ISM) dagokion inprimakia igorri beharko du, Osasun Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren.

Informazio gehiago “Tratamendu mediko programatua” atalean

Kasu batzuetan osasun-laguntzaren zenbateko edo ehuneko finko bat ordaindu beharko duzu, helmuga Estatuko asegurudunek dituzten baldintza berdinekin. Zenbateko hori ezin izango da itzuli.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu webgune honetan:
https://ec.europa.eu/social/main.jsp?catId=1021&langId=es

EOT jaso denetik han adierazten den iraungitze-datara arte balio du. EOT agiriak irauten duen bitartean berau jasotzeko bete behar diren baldintzak mantendu beharko ditu erabiltzaileak. Hala izan ezean, gastuak erreklamatu egin ahalko dira, okerreko prestazio kontzeptuagatik, 883/04 (EE) Araudiaren 76. artikuluak xedatzen duenarekin bat.

Inprimatzeko informazio-oharra

  • Behin-behineko Ordezko Ziurtagiria:

CPS ziurtagiria estatu hauetan erabil daiteke: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Txekiar Errepublika, Errumania, Suedia, Erresuma Batua eta Suitza

CPS agiria pertsonala eta besterenezina izanik, eskubidea ematen du ikuspuntu medikotik beharrezkoak diren osasun-zerbitzuak jasotzeko, adierazitako Estatuetako batean egindako aldi baterako egonaldietan. Aintzat hartuko da prestazioen izaera eta aurreikusitako egonaldiaren iraupena, egonaldiko herrialdeko legeriarekin bat eginda, eta egonaldiaren arrazoia turismoa, jarduera profesionala edo ikasketak izanda ere.

CPS agiriak ez du balio joan-etorriaren helburua tratamendu medikoa jasotzea denean. Kasu horretan, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (INSS) edo Itsasoko Gizarte Institutuak (ISM) dagokion formularioa igorri behar du, Osasun Zerbitzuaren aldeko txostena jaso ondoren; eta ez du balio izango zure bizilekua beste Estatu kide batera aldatzen baduzu.

 CPSk EOTren estaldura bera du. Kasu batzuetan osasun-laguntzaren zenbateko edo ehuneko finko bat ordaindu beharko duzu, helmuga Estatuko asegurudunek dituzten baldintza berdinekin. Zenbateko hori ezin izango da itzuli.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu webgune honetan: https://ec.europa.eu/social/main.jsp?catId=1021&langId=es.

CPS ziurtagiriak dokumentuan bertan ageri den epean balio du (90 egunetarako igortzen da gehienez, hasiera-datatik aurrera) eta bere erabilera (balio-denboran, betiere) baldintzatuta egongo da: titularrak hura lortu zuenean betetzen zituen baldintzak bete beharko ditu epe osoan. Hala izan ezean, gastuak erreklamatu egin ahalko dira, okerreko prestazio kontzeptuagatik, 883/04 (EE) Araudiaren 76. artikuluak xedatzen duenarekin bat.

Inprimatzeko informazio-oharra

Hurrengo urratsak

  • Europako Osasun Txartela 5 egun baino gutxiagoko epean bidaliko da adierazitako helbidera.
     
  • Eskuratutako Behin-behineko Ordezko ziurtagiria .pdf fitxategi bat da. Haren kopiak inprima daitezke, eta bertan agertzen den CEA (Egiaztatzeko Kode Elektronikoa) kodearekin, ziurtagiriaren baliozkotasuna egiazta dezakezu, Dokumentuaren Osotasuna Egiaztatzeko Zerbitzuan.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Obtener Acceso
Complementary Content
${loading}