Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga una mejor experiencia de usuario. Las cookies no se utilizan para recoger información de carácter personal. Si continúa navegando se considera que acepta su uso. Para más información consulte nuestra política de cookies.
Zerbitzu honen bitartez Europako Osasun Txartela (EOT) eskatu eta berrizta daiteke. Halaber, indarrean dagoen EOTren bat duzun kontsultatu ahal izango duzu.
Espainiar legediak eta Gizarte Segurantzaren Erkidegoko Araudiek zehazten dituzten eskakizunak betetzen dituzten eta osasun-laguntzarako eskubidea duten titularrentzat eta haien kargura dauden onuradunentzat.
Europako Osasun Txartela (EOT) eskatu edo berriztatu ahal izango duzu osasun-laguntzaren eskubidearen titularrarentzat, baita honen onuradunentzat ere.
Gainera, indarrean dagoen EOTren bat duzun kontsultatu ahal izango duzu.
Identifikazioaren bitartez sartzen bazara, Zure Gizarte Segurantzara bideratuko zaitugu eta “Osasun-laguntza” atalaren barruan, “Europako osasun txartela eskatu” atalean egin beharko duzu klik. Bertan, txartela zein helbidetara bidaliko dizugun adierazi ahal izango duzu.
Identifikatu gabe sartzen bazara, inprimakiak eskatzen dizun informazioa bete eta Gizarte Segurantzaren datu-basean dagoen helbidea eguneratua izan beharko duzu, idazten duzunarekin bat etorri behar duelako.
SMS bidez sartzen bazara, zure identitatea egiaztatzeko sistemak kode bat bidaliko dizu, SMS bidez, Gizarte Segurantzan alta emanda dagoen telefonora.
EOT estatu hauetan erabil daiteke: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Suedia eta Suitza
EOTak ez du balio bidaiaren arrazoia tratamendu medikoa jasotzea denean. Kasu horretan, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (INSS) edo Itsasoko Gizarte Institutuak (ISM) dagokion inprimakia igorri beharko du, Osasun Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren.
Kasu batzuetan osasun-laguntzaren zenbateko edo ehuneko finko bat ordaindu beharko duzu, helmuga Estatuko asegurudunek dituzten baldintza berdinekin. Zenbateko hori ezin izango da itzuli.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu webgune honetan:
https://ec.europa.eu/social/main.jsp?catId=1021&langId=es
EOT jaso denetik han adierazten den iraungitze-datara arte balio du. EOT agiriak irauten duen bitartean berau jasotzeko bete behar diren baldintzak mantendu beharko ditu erabiltzaileak. Hala izan ezean, gastuak erreklamatu egin ahalko dira, okerreko prestazio kontzeptuagatik, 883/04 (EE) Araudiaren 76. artikuluak xedatzen duenarekin bat.
Inprimatzeko informazio-oharra
EOT txartela 5 egun edo gutxiago barru bidaliko da:
Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.