Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga una mejor experiencia de usuario. Las cookies no se utilizan para recoger información de carácter personal. Si continúa navegando se considera que acepta su uso. Para más información consulte nuestra política de cookies.
Zerbitzu honen bitartez, lan-bizitzaren txostenean ageri diren egoera desberdinen zuzenketa edota txostenetan ageri ez diren egoerak gehitzea eskatu ahal izango da.
Gizarte Segurantzako afiliazio-zenbakia (NAF) duten pertsona fisikoentzat, atxikitako Erregimena edozein delarik.
Datuak sartzeko edo aldatzeko eskaera.
Argibideren bat behar izatekotan, aurkeztutako eskaeraren identifikazio-zenbakia aipatu beharko duzu.
Datuen zuzenketa egin ondoren, jarraian jasoko duzu aurkeztutako eskaeraren identifikazio-zenbakia. Horrez gain, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak eskaera jaso duela berresteko mezu elektroniko bat ere jasoko duzu.
Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak zure eskaeraren izapidetzea amaitu duela jakinaraziko dizu mezu elektroniko bidez.
Lan-bizitzaren txosten berri bat eskatu ahal da.
Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.