Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Beste idatzi, eskaera eta jakinarazpen batzuk aurkeztea (Itsasoko Gizarte Institutua) < Itzuli

Cerrar

OHAR GARRANTZITSUA

Ziurtagiri digitala edo Cl@ve badituzu, mesedez, erabili itzazu zerbitzu honetara sartzeko. Zerbitzu hau zure konfiantzazko eta ziurtagiri digitala edo Cl@ve duen pertsona baten izenean erabil dezakezu. Edonola ere, zerbitzuan zure aurkezpenaren ziurtagiri bat eta dokumentazioaren erregistroa emango zaizu.

Profesionala bazara, edo baliabide elektronikoak erabili behar dituen beste bat, interesdun baten izenean jarduten duena, Egoitza honen zerbitzua erabili beharko duzu egin nahi duzun izapiderako eta horretarako egiaztagiri elektronikoa edo cl@ve erabili. Zerbitzu honen bidez edo identifikatu gabe baina cl@ve-rekin edo egiaztagiriarekin egindako eskaerak ez dira erantzungo.

COVID19rako ezohiko neurriak:

Ohiz kanpo, koronabirusaren transmisioa ekiditeko neurriak mantentzen diren bitartean, idatzi, eskaera eta jakinarazpen urgente eta atzeraezinak aurkeztu ditzakezu zerbitzu honen bidez elektronikoki identifikatu beharrik gabe, horretarako baliabiderik ez baduzu.

Kontuan izan, bidalketa-modalitate honetan, zure idatzia edo eskaera ez dela gauzatuko Gizarte Segurantzaren Erregistro Elektronikoan eta ez dela zure bidalketaren egiaztagiririk sortuko. Jakinarazi nahi dizugu baita ere beharrezkoa izan daitekeela zurekin harremanetan jartzea zure identitatea, datuak eta bidalitako dokumentazioa egiaztatzeko edo, kasuak kasu, dokumentazio gehigarria eskatzeko.

Herritarrak kaltetzea ekiditeko, alarma-egoeran zehar eten egin dira Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko prozedurak izapidetzeko epeak.

Inprimakien eta ereduen atalera joan nahi izanez gero, egin klik hemen.

Gogorazten dizugu zentzuz erabili behar dela kanal hau zerbitzuak egoki eta eraginkorra izaten jarraitu dezan.


Zerbitzu honen bidez, beren izenean edo beste norbaiten izenean jarduten diren pertsonek idazkiak, eskaerak edo jakinarazpenak helarazi ahal dizkiote Itsasoko Gizarte Institutuari Erregistro Elektronikoaren bidez, baldin eta Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan haiek aurkezteko zerbitzu zehatza ez badago.

Izapide honi buruz

Norentzat

Beren izenean edo beste norbaiten izenean erregistro elektroniko bidez idazkiak, eskaerak edo jakinarazpenak aurkeztu eta Itsasoko Gizarte Institutuari helarazi nahi dizkioten pertsonentzat, betiere, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan haiek aurkezteko zerbitzu zehatza ez badago.

Zer egitea ahalbidetzen du

  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Dokumentazioa eranstea baimentzen duen software bat edukitzea.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Hirugarren baten izenean jarduteko, beharrezkoa da Ahalduntzen Erregistro Elektronikoan erregistratutako ahalduntze bat izatea, izapidea egin ahal izateko. Aipatu erregistroan indarrean dagoen ahalduntzerik ez balego, ordezkapena egiaztatu beharko duzu balio duen dokumentu bat erantsita, ordezkapenaren ziurtasuna sinesgarria dela bermatuta. Pertsona fisiko baten izenean jardutean, ordezkapena egiazta dezakezu aurkezpen eredu normalizatua erantsita. Dokumentu hori deskarga dezakezu betetzeko “dokumentazio erantsia” atalean.

Izapidea egiten den probintziako Itsasoko Gizarte Institutuaren Zuzendaritza Probintzialari bidaliko zaio dokumentazioa.

Aldi baterako, konexio-saioa mugatu da, beraz, eskakizuna betetzen duzunean iraungiko balu, berriro hasi beharko duzu eta oraindik egin gabe dituzun jarduerak bukatu beharko dituzu.

Erantsiko den dokumentazioak ezin du guztira 10 Mb baino gehiago izan.

Hurrengo pausoak

Ziurtagiri digitala edo Cl@ve zerbitzua erabiltzean, izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan. Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Obtener Acceso
Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Modelo normalizado de representación ISM (PDF, 1744 Kb) 21/07/2023
Complementary Content
${loading}