Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Baja edo langabezia-egoera aldaketaren jakinarazpena (Itsasoko Erregimen Berezia) < Itzuli

Zerbitzu honen bidez, Erregistro elektronikoa erabiliz, TRLGSSren 299. artikuluan ezarritakoaren arabera, langabeziagatiko prestazioan baja eska daiteke, baldin eta eteteko edo eskubidea iraungitzeko egoerak jazotzen badira, edo prestazio hori jasotzeko baldintzak betetzeari uzten bazaio.

Izapide honi buruz

Norentzat da?

Itsasoko Erregimen Bereziko besteren konturako langileentzat, langabeziagatiko prestazio baten onuradunak direnak.

Zer ahalbidetzen du?

  •  
  • Jakinarazpen bat Erregistro Elektroniko bidez egitea.
  • Deskargatu jakinarazpen eredua eta beteta erantsi.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko?

  • Jakinarazpen eredua betetzea eta eranstea.
  • Ereduko argibideetan zehazten diren dokumentuen kopia erantsi.
  • Eskaera betetzea eta gordetzea ahalbidetzen duen software bat eduki, ondoren erantsi ahal izateko.

Kontuan hartu beharrekoak

Cl@ve-ra Cl@ve iraunkorra erabiliz sartzen bazara, zerbitzu honen segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira SMS bidez bidalitako kode batekin osatuko da sarbidearen baliozkotze-prozedura. Kode hau sartu beharko duzu zerbitzura sartu ahal izateko.

IGIren Zuzendaritza Probintzialak eskaera tramitatzeko behar diren jatorrizko dokumentuak eskatuko dizkizu.

Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.

Ahaldun gisa jokatzen den kasuan, Ahalduntzen Erregistro Elektronikoan erregistratuta egon beharko dira.

Erantsiko den dokumentazio osoak ezingo du 10 Mb-eko tamaina gainditu.

Hurrengo urratsak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Baieztapen mezua ez baduzu jasotzen edo, horren ordez, transmisioaren akatsei edo hutsuneei buruzko mezu bat jasotzen baduzu  beste momentu batean aurkeztu beharko duzu, edo beste bitarteko batzuk erabili beharko dituzu.

Eskaeraren ebazpena eta jakinarazpena interesdunari eta, hala badagokio, haren ordezkariari.

Zure eskaeraren bilakaerari buruzko informazioa lor dezakezu telefonoz edo Itsasoko Gizarte Institutuko Zuzendaritza Probintzialera zein Tokikora bertaratuz.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Obtener Acceso
Complementary Content
${loading}