Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Pentsiodunaren datu pertsonalen zuzenketa (REM) < Itzuli

Zerbitzu honen bidez identifikazio-datuak zuzentzeko eskaera burutu daiteke, Erregistro elektronikoa erabiliz, norberaren izenean edo beste pertsona baten izenean.

Izapide honi buruz

Norentzat da

Gizarte Segurantzaren pentsio bat onartuta duten pertsonentzat.

Zer ahalbidetzen du

  • Eskaera bat egitea Erregistro Elektroniko bidez.
  • Deskargatu eskaera eredua eta beteta erantsi.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Eskaera-eredua bete eta erantsi.
  • Ereduko argibideetan zehazten diren dokumentuen kopia erantsi.
  • Eskaera betetzea eta gordetzea ahalbidetzen duen software bat eduki, ondoren erantsi ahal izateko.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu Erregistro Elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Dagokion Itsasoko Gizarte Institutuaren Zuzendaritza Probintzialak beharrezkoak diren dokumentuen originalak eskatuko ditu.

Hirugarren baten izenean jarduteko, beharrezkoa da Ahalduntzen Erregistro Elektronikoan erregistratutako ahalduntze bat izatea, izapidea egin ahal izateko. Erregistro horretan indarrean dagoen ahalorderik ez badu, ordezkaritza egiaztatu beharko du, ordezkaritza-eredu normalizatua erantsiz. Eredu hori “erantsitako dokumentazioa” atalean deskarga daiteke, edo, bestela, ordezkaritza hori modu fidagarrian jasota uzten duen eta zuzenbidean baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi.

Erantsiko den dokumentazioak ezin du guztira 10 Mb baino gehiago izan.

Hurrengo pausoak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Obtener Acceso
Complementary Content
${loading}