Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Prestazioa jasotzen duen pertsonaren heriotza jakinaraztea < Itzuli

Zerbitzu honek, Gizarte Segurantzaren prestazioa jasotzen zuen pertsona baten heriotza erregistro elektroniko bidez jakinaraztea ahalbidetzen du.

Izapide honi buruz

Norentzat

Gizarte Segurantzaren prestazioa jasotzen zuen pertsona baten heriotza jakinarazi nahi duten pertsonentzat.

Zer egitea ahalbidetzen du

  • Heriotza-ziurtagiria erantsi eta bidaltzea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Heriotza-ziurtagiria erantsi.
  • Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Izapidearen probintzia jakinarazpena bidaltzen duzun tokiaren araberakoa izango da.

Aldi baterako, konexio-saioa mugatu da, beraz, eskakizuna betetzen duzunean iraungiko balu, berriro hasi beharko duzu eta oraindik egin gabe dituzun jarduerak bukatu beharko dituzu.

Erantsi beharreko dokumentazioak ezin du guztira 10 Mb baino gehiago izan.

Hurrengo pausoak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.



Informazio osagarria Europako Atebide Digital Bakarra

Balorazio-plataformarako sarbidea

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Obtener Acceso
Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Aurkezpen eredu normalizatua (PDF, 2387 Kb) 29/03/2022
Complementary Content
${loading}