Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Heriotza eta biziraupen nazionala < Itzuli

Zerbitzu honek alarguntza, zurztasun eta heriotzagatiko sorospen nazionalak eskatzea ahalbidetzen du.

Izapide honi buruz

Norentzat da?

Heriotza edo biziraupeneko (alarguntza, zurztasun edo heriotzagatiko sorospena) prestazio nazional bat edo gehiago eskatu nahi dituzten  pertsonei, beren izenean, ordezkaritza bidez edo ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatutako ahaldun baten bidez.

Zer ahalbidetzen du?

  • Heriotza edo biziraupeneko (alarguntza, zurztasun edo heriotzagatiko sorospena) prestazio nazional bat edo gehiago eskatzeko eskaera aurkeztea.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko?

  • Eskaera burutzeko eskatzen zaizun informazioa sartu.
  • Adierazten diren dokumentuak erantsi.

Kontuan hartu beharrekoak

Eskaera betetzeko prozesua amaitu ondoren, zein dokumentu aurkeztu behar diren adieraziko zaizu eta horiek elektronikoki eransteko aukera izango duzu.

  • Ordezkari gisa sartzen bazara, ordezkatuari ordezkaritza baieztatzeko eskatu beharko diozu SMS bidez jasoko duen estekan sartuta.
  • Ahaldun gisa jardutean, berriz, Ahalduntzen Erregistro Elektronikoan erregistratuta egon beharko zara.

Hurrengo urratsak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Baieztapen mezua ez baduzu jasotzen edo, horren ordez, transmisioaren akatsei edo hutsuneei buruzko mezu bat jasotzen baduzu  beste momentu batean aurkeztu beharko duzu, edo beste bitarteko batzuk erabili beharko dituzu.

GSINak eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.

Eskatutako prestazioaren izapidea zein egoeratan dagoen kontsultatu ahal izango duzu “Zure Gizarte Segurantza” atari pertsonalaren “Zure Kudeaketak” zerbitzuaren bitartez. Ataritik bertatik edota Egoitza elektronikotik izango duzu sarbidea zerbitzura.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Obtener Acceso
Complementary Content
${loading}