Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

RED Sistema erabiltzeko baimena < Itzuli

Zerbitzu honen bitartez, erabiltzaileak sarbide berean bete eta aurkeztu dezake Erregistro elektronikoan RED Sistema erabiltzeko baimenaren Eskabidea, edozein transmisio-modalitaterako (RED Internet, RED Directo eta Likidazio Zuzeneko Sistema).

Izapide honi buruz

Norentzat da?

Enpresak, enpresa taldeak, langile kolegiatuak eta bestelako pertsonak, baldin eta beren jarduera burutzean edota pertsona, enpresa edo afiliatu erantzuleen ordezkari gisa ari direnean, datuen igorpen elektronikoa sistemaren (RED sistema) bidez kudeatzen dutenean gizarte segurantzaren betebeharrak.

Zer ahalbidetzen du?

  • Erregistro elektroniko bidez eskaera bat aurkeztu.
  • Izapiderako beharrezko dokumentuak erantsi.
  • Ez da beharrezkoa izango FR.101 inprimakia beteta inprimatzea edo eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko?

  • Pertsona fisikoaren edo pertsona juridikoaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izatea.
  • Inprimakian eskatzen diren datuak bete.
  • Eskabidea izapidetzeko beharrezkoak diren dokumentuak eranstea.

Kontuan hartu beharrekoak

Cl@ve-ra Cl@ve iraunkorra erabiliz sartzen bazara, zerbitzu honen segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira SMS bidez bidalitako kode batekin osatuko da sarbidearen baliozkotze-prozedura. Kode hau sartu beharko duzu zerbitzura sartu ahal izateko. Erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatzeko, kode bat bidaliko da SMS bidez.

Erantsiko den dokumentazioak ezin du guztira 10 Mb baino gehiago izan.

Hurrengo urratsak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Baieztapen mezua ez baduzu jasotzen edo, horren ordez, transmisioaren akatsei edo hutsunei buruzko mezu bat jasotzekotan  beste momentu batean aurkeztu beharko duzu edo beste bitarteko batzuk erabili beharko dituzu.

Aurkeztutako eskaerak kontsultatzeko, sartu zerbitzu honetan:

 



Informazio osagarria Europako Atebide Digital Bakarra
Balorazio-plataformarako sarbidea

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Complementary Content
${loading}