Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Datu pertsonalen babesaren arloko eskubideak baliatzea < Itzuli

Zerbitzu horrek datu pertsonalen babesaren arloko eskubideak baliatzeko aukera ematen du, 2016/679 (EB) Erregelamenduan eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aitortutakoak. Erregelamendu hori pertsona fisikoen babesari buruzkoa da, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez.

Izapide honi buruz

Norentzat da?

Herritar guztientzat.

Zer ahalbidetzen du?

Datu pertsonalen babesaren arloko eskubideak baliatzeko eskaera aurkeztea Gizarte Segurantzaren eta Pentsioen Estatu Idazkaritzaren Erregistro Elektronikoaren bitartez.

Kontuan hartu beharrekoak

  • Aurkezteko, identifikatu eta sinatu egin beharko duzu eskabidea, ziurtagiri elektronikoa edo erabiltzailea eta Cl@ve pasahitza erabiliz.
  • Ordezkari gisa jarduten baduzu, ordezkaritza egiaztatu beharko duzu zuzenbidean baliozkoa den eta ordezkaritza modu fidagarrian jasota uzten duen edozein bitartekoren bidez.

Identifikazio elektronikorik ez baduzu, formulario hau bete eta erregistro-gaietan bulego-sareanaurkez dezakezu.

Hurrengo urratsak

Formularioa jaso ondoren, tratamenduaren arduradunak herritarrari horren berri eman beharko dio, eskaera jaso eta hilabeteko epean. Epe hori beste bi hilabetez luzatu ahal izango da, eta arduradunak luzapen horien berri emango dio interesdunari, eskaera jasotzen duenetik hilabeteko epean, luzapenaren arrazoiak adierazita.

Tratamenduaren arduradunak interesdunaren eskaera bideratzen ez badu, luzamendurik gabe jakinaraziko dio, eskaera jasotzen duenetik hilabete igaro baino lehen, zergatik ez duen jarduten, kontrol-agintaritza baten aurrean erreklamazio bat aurkezteko eta akzio judizialak egikaritzeko aukera duela.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica

Obtener Acceso
Complementary Content
${loading}