Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Minbizia edo beste gaixotasun larri bat duten adingabeak zaintzeagatiko prestazio ekonomikoa (ordainketa zuzena). < Itzuli

Zerbitzu honekin minbizia edo bestelako gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeko prestazioa eska dezakezu Erregistro Elektronikoaren bidez, hura izapidetzea Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari (INSS) dagokionean.

Izapide honi buruz

Norentzat

Minbizia  edo bestelako gaixotasun larriren bat duen adingabea zuzenean, etenik gabe eta modu iraunkorrean zaindu ahal izateko, beren lanaldia murriztu behar duten langileentzat (gizonak zein emakumeak), prestazio ekonomikoa eskatu nahi badute.

Zer egitea ahalbidetzen du

  • Eskaera Erregistro Elektroniko bidez egitea.
  • Inprimakia deskargatu eta eranstea.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Dagokion eskaeraren/eskaeren  eredua/k   betetzea.
  • Ereduko argibideetan zehazten diren dokumentuen kopia erantsi.
  • Eskaera betetzea eta gordetzea ahalbidetzen  duen software bat edukitzea ondoren erantsi ahal izateko.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Izapidearen probintzia eskaera bidaltzen duzun tokiaren araberakoa izango da.

Eskaera-eredua gehitzen ez denean bakarrik beteko da Oharrak atala.

Aldi baterako, konexio-saioa mugatu da, beraz, eskakizuna betetzen duzunean iraungiko balu, berriro hasi beharko duzu eta oraindik egin gabe dituzun jarduerak bukatu beharko dituzu.

Orain arte prestazioa jasotzea galarazten zizun bateraezintasunik ez dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu behar duzu.

Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.

Erantsiko den dokumentazio guztiak ezingo du  10 Mb-eko tamaina gainditu.

Hurrengo pausoak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

Kontsultatu eskatutako prestazioaren izapidea zein egoeratan dagoen zerbitzu hau erabiliz:  Nola doa nire prestazioa?

INSSk eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Obtener Acceso
Complementary Content
${loading}