Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Edoskitze naturaleko arriskuagatiko prestazioa < Itzuli

Zerbitzu honen bidez arriskuko mediku-ziurtagiria eta edoskitze naturaleko arriskuagatiko prestazioa Erregistro elektronikoaren bidez eska daitezke kudeaketa INSSi dagokionean.

Izapide honi buruz

Norentzat da?

Alta egoeran dauden eta arriskuaren mediku-ziurtagiria  edo/eta edoskitze naturaleko arriskuagatik prestazioa eskatu nahi duten langileei.

Zer ahalbidetzen du?

  • Arriskuaren mediku-ziurtagiria eskatzea Erregistro Elektroniko bidez.
  • Prestazioaren eskaera egitea Erregistro Elektroniko bidez.
  • Jarduera-ezeko aldietan dauden artistak izanez gero, haurdunaldian eta edoskitze naturalean subsidioa eskatu ahalko dute zerbitzu honen bidez.
  • Eredua deskargatu eta erantsi.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko?

  • Dagokion eskaeraren/eskaeren  eredua/k  betetzea.
  • Artisten kasuan, dagozkien ereduak bete beharko dituzte, artista haurdunek edo edoskitze naturaleko egoeran daudenek jarduera-ezeko aldirako laguntza eskatzeko.
  • Ereduko argibideetan zehazten diren dokumentuen kopia erantsi.
  • Eskaera betetzea eta gordetzea ahalbidetzen  duen software bat edukitzea ondoren erantsi ahal izateko.

Kontuan hartu beharrekoak

Erabiltzailea + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatzeko, SMS bidez kode bat bidaliko zaizu erregistro-egintzan adierazi duzun mugikor-zenbakira. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Eskaera eredua ez den kasuetan bakarrik bete beharko da Oharren atala, prestazioa izapidetzeko beharrezkoak diren datuak adierazita.

Aldi baterako, konexio-saioa mugatu da, beraz, eskakizuna betetzen duzunean iraungiko balu, berriro hasi beharko duzu eta oraindik egin gabe dituzun jarduerak bukatu beharko dituzu.

Ordura arte prestazioa jasotzea galarazten zizun bateraezintasunik ez dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu behar duzu.

Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.

Ahaldun gisa jardutean, berriz, Ahalduntzen Erregistro Elektronikoan erregistratuta egon beharko zara.

Erantsiko den dokumentazio guztiak ezingo du  10 Mb-eko tamaina gainditu.

Hurrengo urratsak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Berrespen-mezua jasotzen ez badu, edo, hala badagokio, igorpenaren errore- edo urritasun-mezua jasotzen badu, aurkezpena beste une batean egin beharko da, edo beste bitarteko batzuk erabili.

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak dagokion ebazpena hartuko duelarik, ebazpen hori elektronikoki soilik igorriko da eta Jakinarazpen Telematikoen zerbitzuan eskuragarri egongo da.

Prestazioaren izapidea zein egoeratan dagoen kontsulta dezakezu zerbitzu hau erabiliz: Nola doa nire prestazioa?

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Obtener Acceso
Complementary Content
${loading}