Valore esta página
Valore este contenido

Contenido principal

Gutxienekoen eskaera familia-kargari eta diru-sarreren aitorpenari dagokionez < Itzuli

Zerbitzu honen bidez, pentsioaren titularraren diru-sarreren eta bere familia-kargen aitorpena egin daiteke, familia-kargen gutxienekoari dagokionez.

Izapide honi buruz

Norentzat da

Gizarte Segurantzaren prestazio bat onartuta duten pertsonentzat.

Zer ahalbidetzen du

Diru-sarreren eta familia-kargen aitorpena egitea, familia-kargen gutxienekoari dagokionez.

Zer behar da hori gauzatzeko

Zerbitzura sartzeko inprimakian aitorpen hori egiteko ahalik eta informazio gehien idatzi behar da.

Kontuan izan beharrekoa

Ordezkari gisa sartzen bazara, SMS bidez ordezkatuak mugikorrean jasoko duen kodea eskatu beharko diozu, ordezkaritza baieztatzeko eta zerbitzuaren amaieran ordezkaritza agiri normalizatua eransteko.

Ahaldun gisa jardutean, berriz, Ahalduntzen Erregistro Elektronikoan erregistratuta egon beharko zara.

Hurrengo pausoak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estar� habilitado �nicamente cuando se identifique como persona f�sica o entidad

Obtener Acceso
Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Aurkezpen eredu normalizatua (PDF, 2387 Kb) 29/03/2022
Complementary Content
${loading}