Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Contenido principal

Ardurapeko seme-alabagatiko familia-prestazioak < Itzuli

Zerbitzu honekin, % 33ko edo hortik gorako ezgaitasuna duen 18 urtetik beherako seme-alaba edo ardurapean hartutako adingabe bakoitzeko edo % 65eko edo hortik gorako ezgaitasuna duen heldu bakoitzeko familia-prestazioak eska daitezke erregistro elektroniko bidez, bai aldizkako ordainketa dutenak, bai ordainketa bakarrekoak, jaiotzagatik/adopzioagatik, familia ugarien, guraso bakarreko familien eta minusbaliotasunak dituzten amen kasuan; baita erditze edo adopzio anitzagatiko prestazioak ere.

Izapide honi buruz

Norentzat da

Gurasoentzat, adopzio-hartzaileentzat eta, hala badagokio, familia-harrera iraunkorreko erregimenean dauden adingabeak edo adoptatzeko helburuarekin adingabeak  ardurapean dituztenentzat, baldin eta adingabe  horiek % 33ko edo hortik gorako ezgaitasuna badute, edo adinekoak badira eta % 65eko edo hortik gorako ezgaitasuna badute; horiez gain, onuradunak izanik diruzko familia-prestazioren bat eskatu nahi duten pertsonentzat.

Zer ahalbidetzen du

  • Kasu bakoitzean dagokion eskaera egitea, Erregistro Elektroniko bidez:
  • Inprimaki honetan kasu hauek barne hartzen dira:
    1. % 33ko edo hortik goitiko ezgaitasuna duen 18 urtetik beherako ardurapeko seme-alabagatiko prestazioa edo helduentzako prestazioa, % 65eko edo gehiagoko ezgaitasuna badute.
    2. Ardurapean dituzten adingabe edo seme-alaba bakoitzeko prestazioa (pertsona juridikoentzat)
    3. Ardurapean dituzten adingabe edo seme-alaba bakoitzeko prestazioa (kasu bereziak)
      • 18 urte baino gehiagoko ezindua, judizialki ezindua ez dena eta bere guraso/adoptatzailearekin bizi ez dena.
      • Umezurtz absolutuak
      • Espainiatik kanpo bizi diren eta guraso-ahalaren beste titularra ez den pertsona batekin bizi diren seme-alabak
      • Adingabe emantzipatugabeak
    4. Familia ugarien, guraso bakarreko familien eta desgaitasuna duten amen kasuan, seme-alaba baten jaiotza edo adopzioagatiko prestazioa - Erditze edo adopzio anitza.
    5. Seme-alaba edo ardurapean dituzten adingabe bakoitzeko familia-prestazioa (seme-alaba berria gehitzeko eskaera).
  • Eskaera eredu bat deskargatzea eta eranstea.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Eskaera eredua bete  eta erantsi.
  • Ereduko argibideetan zehazten diren dokumentuen kopia erantsi.
  • Eskaera betetzea eta gordetzea ahalbidetzen duen software bat eduki, ondoren erantsi ahal izateko.
  • Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Izapidearen probintzia eskaera bidaltzen duzun tokiaren araberakoa izango da.

Eskaera-eredua gehitzen ez denean bakarrik beteko da  Oharrak atala.

Aldi baterako, konexio-saioa mugatu da, beraz, eskakizuna betetzen duzunean iraungiko balu, berriro hasi beharko duzu eta oraindik egin gabe dituzun jarduerak bukatu beharko dituzu.

Ordura arte prestazioa jasotzea galarazten zizun bateraezintasunik ez dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu behar duzu.

Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.

Erantsiko den dokumentazio guztiak ezingo du  10 Mb-eko tamaina gainditu.

Hurrengo pausoak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Baieztapen mezua ez baduzu jasotzen edo, horren ordez, transmisioaren akatsei edo hutsuneei buruzko mezu bat jasotzekotan  beste momentu batean aurkeztu beharko duzu, edo beste bitarteko batzuk erabili beharko dituzu.

INSSak eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estará habilitado únicamente cuando se identifique como persona física o entidad

Obtener Acceso
Complementary Content
${loading}