Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Contenido principal

Kotizazio-oinarrien txostenaren zuzenketa < Itzuli

Zerbitzu honen bidez kotizazio-oinarrien txostenetan dauden datuen zuzenketa-eskaera edo/eta txosten horietan agertzen ez den informazioa gehitu daiteke.

Izapide honi buruz

Norentzat

Besteren kontura Erregimen Orokorrean, Sistema Berezietan edo/eta Itsasoko Langileen Erregimen Berezian (I. taldea) lan egin duten pertsonak.

Zer egitea ahalbidetzen du

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko Fitxategi Orokorreko datu-basean datuak sartzeko edo bertan daudenak aldatzeko eskaera eta ondorioz Oinarrien Txostenean dagoen informazioarena.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Eskaeran ahalik eta informazio gehien eman behar da zuzendu edo gehitu nahi diren egoerei buruz: datak, enpresa-izena, probintzia, egindako jarduera, kotizazio dokumentuen kopia, etab.
  • Derrigorrezkoa da eskaeran helbide elektroniko bat ematea izapidetzea baieztatzeko.

Kontuan izan beharrekoa

Argibideren bat behar izatekotan, aurkeztutako eskaeraren identifikazio-zenbakia aipatu beharko duzu.

Hurrengo pausoak

Datuen zuzenketa eskaera egin ondoren, jarraian jasoko duzu aurkeztutako eskaeraren identifikazio-zenbakia. Horrez gain, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak eskaera jaso duela berresteko mezu elektroniko bat ere jasoko duzu.

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak zure eskaeraren izapidetzea amaitu duela jakinaraziko dizu mezu elektroniko bidez.

Kotizazio-oinarrien txostena berriro eska dezakezu zuzendutako datuekin.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estará habilitado únicamente cuando se identifique como persona física

Obtener Acceso
Complementary Content
${loading}