Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Nabigatzen jarraituz gero, horien erabilera onartzen duzula ulertzen da. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.
Va a abandonar el portal. Si se ha identificado con certificado le recomendamos que cierre su navegador
Zerbitzu horren bidez, erregistro elektronikoaren bidez eska daiteke haurraren zaintzako erantzunkidetasungatiko prestazio ekonomikoa.
Bularreko haurra zaintzeko lanaldia ordu erdi murrizten duten langileentzat, haurrak bederatzi hilabete betetzen dituenetik hamabi hilabete bete arte.
Prestazioa jaso ahal izateko, jaiotzagatiko eta adingabeen zaintzagatiko prestaziorako ezarritako zehaztapen eta baldintza beretan bete behar dira betekizunak, eta bi gurasoek, adoptatzaileek, adoptatzeko helburua duten zaintzaileek edo hartzaile iraunkorrek lan egin behar dute eta lanaldia ordu erdi murriztuko dute, iraupen eta araubide berarekin.
Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.
Aldi baterako, konexio-saioa mugatu da, beraz, eskakizuna betetzen duzunean iraungiko balu, berriro hasi beharko duzu eta oraindik egin gabe dituzun jarduerak bukatu beharko dituzu.
Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.
Erantsiko den dokumentazio guztiak ezingo du 10 Mb-eko tamaina gainditu.
Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.
Baieztapen mezua ez baduzu jasotzen edo, horren ordez, transmisioaren akatsei edo hutsuneei buruzko mezu bat jasotzekotan beste momentu batean aurkeztu beharko duzu, edo beste bitarteko batzuk erabili beharko dituzu.
Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak dagokion ebazpena hartuko duelarik, ebazpen hori interesdunaren eskura jarriko da Jakinarazpen Telematikoen zerbitzuan. Interesdunak posta kanalari uko egin ez badio, ebazpen hau etxera bidaliko zaio.
Prestazioaren izapidea zein egoeratan dagoen kontsulta dezakezu zerbitzu hau erabiliz: Nola doa nire prestazioa?
Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.
El acceso a este servicio estará habilitado únicamente cuando se identifique como persona física o entidad
dokumentuaren izena | Argitalpen data |
---|---|
Eantzunkidetasuna bularreko haurraren zaintzan prestazio eskaera (PDF, 2862 Kb) | 07/03/2023 |
Bularreko haurraren zainketan erantzunkidetasuneko prestaziorako enpresaren ziurtagiria (PDF, 1723 Kb) | 28/04/2021 |
Aurkezpen eredu normalizatua (PDF, 2387 Kb) | 29/03/2022 |