Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Contenido principal

Heriotza eta biziraupen nazionala < Itzuli

Zerbitzu honek alarguntza, zurztasun eta heriotzagatiko prestazio nazionalak eskatzea ahalbidetzen du.

Izapide honi buruz

Norentzat da

Heriotza edo biziraupeneko (alarguntasun, zurztasun edo heriotzagatiko sorospena) prestazio nazional bat edo gehiago eskatu nahi duten pertsonentzat.

Zer ahalbidetzen du

  • Heriotza edo biziraupeneko (alarguntasun , zurztasun edo heriotzagatiko sorospena) prestazio nazional bat edo gehiago eskatzeko eskaera aurkeztea.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Eskaera burutzeko eskatzen zaizun informazioa sartu.
  • Adierazten diren dokumentuak erantsi.

Kontuan izan beharrekoa

Eskaera betetzeko prozesua amaitu ondoren, zein dokumentu aurkeztu behar diren adieraziko zaizu eta horiek elektronikoki eransteko aukera izango duzu.

Hurrengo pausoak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Baieztapen mezua ez baduzu jasotzen edo, horren ordez, transmisioaren akatsei edo hutsuneei buruzko mezu bat jasotzekotan  beste momentu batean aurkeztu beharko duzu, edo beste bitarteko batzuk erabili beharko dituzu.

INSSak eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.

Eskatutako prestazioaren izapidea zein egoeratan dagoen kontsultatu ahal izango duzu “Zure Gizarte Segurantza” atari pertsonalaren “Zure Kudeaketak” zerbitzuaren bitartez. Ataritik bertatik edota Egoitza elektronikotik izango duzu sarbidea zerbitzura.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

El acceso a este servicio estará habilitado únicamente cuando se identifique como persona física o entidad

Obtener Acceso
Complementary Content
${loading}