Contenido principal

Ontziko botikinetarako diru-laguntza (REM) < Itzuli

Zerbitzu honekin, urteroko deialdirako, itsasontziek eduki behar dituzten botikinentzako diru-laguntza eskaerak egin daitezke.

Izapide honi buruz

Norentzat

Espainian behar bezala erregistratuta edo banderapean inskribatuta dauden itsasontzietako enpresariei, baldin eta apirilaren 20ko 568/2011 Errege Dekretuak aldatzen duen itsasoko langileen osasun arretaren eta arreta medikuaren gaineko gutxieneko baldintzak zehazten dituen otsailaren 12ko 258/199 Errege Dekretuan sartzen diren itsas edo arrantza nabigazioa gauzatzen badute. Jarduera horiek abenduaren 5eko ESS/2542/2014 Aginduan zehazten denaren arabera arautuko dira.

 

Zer egitea ahalbidetzen du

  • Eskaera bat egitea Erregistro Elektroniko bidez.
  • Eskaera eredu bat deskargatzea eta eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Eskaera-eredua bete eta erantsi.
  • Eskaera betetzea eta gordetzea ahalbidetzen duen software bat eduki, ondoren erantsi ahal izateko.
  • Itsasontziek eduki behar dituzten botikinetarako diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituen abenduaren 5eko ESS/2542/2014 Aginduan sartzen diren onuradunen barruan egotea.
  • Dagokion deialdiko ebazpenean zehazten diren baldintzak betetzea.

Kontuan izan beharrekoa

Zerbitzu honekin eskaera aurkeztu besterik ezin da egin. Izapidetze honetarako beharrezkoa den gainontzeko informazioa, laguntza eskatzen den botikinari dagokion ontziak kotizazio kontuko kodea esleituta duen Itsasoko Gizarte Institutuko Zuzendaritza Probintzialean edo Tokiko Zuzendaritzetan gauzatuko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan zehazten denari kaltetu gabe.

Hurrengo pausoak

Izapidetzea egin ondoren "hartu-agiri" bat (zip) jasoko duzu. Fitxategi horretan aurkituko dituzu eskaeraren ziurtagiria PDF formatuan eta transakzioa behar bezala gauzatu dela bermatzen duen zerbitzariko sinadura.
Baieztapen mezua ez baduzu jasotzen edo, horren ordez, transmisioaren akatsei edo hutsuneei buruzko mezu bat jasotzekotan  beste momentu batean aurkeztu beharko duzu, edo beste bitarteko batzuk erabili beharko dituzu.

Jasotako eskaerak, ontziak kotizazio kontuko kodea esleituta duen Itsasoko Gizarte Institutuko Zuzendaritza Probintzialetan izapidetuko dira.

Behin-behineko ebazpen proposamenaren igorpena jakinaraziko zaie interesdunei, eta hamar eguneko epea emango zaie alegazioak aurkezteko.

Interesdunek alegatzen dituzten arrazoiak aztertu ondoren, behin betiko ebazpenaren proposamena gauzatuko da.

Itsasoko Gizarte Institutuko Zuzendariak zehaztuko du ebazpen zioduna, beharrezkoa bada, berariaz adieraziz gainontzeko eskaerak zergatik ukatu diren.

Aukeraketa prozeduraren ebazpenerako eta jakinarazpenerako gehienezko epea sei hilekoa izango da, eskaerak aurkezteko epe amaieratik aurrera zenbatzen hasita.

Ordainketa eskaeran zehazten den kontu korrontean egingo da.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

Complementary Content
${loading}