Contenido principal

Europako Osasun Txartela (EOT) (REM) < Itzuli

Zerbitzu honen bitartez Europako Osasun Txartela (EOT) eskatu eta berrizta daiteke. Identifikazio bidezko sarbideek (“Ziurtagiri digitala” edo “Cl@ve erabiltzailea-pasahitza”) Zure Gizarte Segurantza atarira bideratuko zaituzte, autentifikatzeko.

Izapide honi buruz

Norentzat

Espainiar legediak eta Gizarte Segurantzaren Erkidegoko Araudiek zehazten dituzten eskakizunak betetzen dituzten eta osasun-laguntzarako eskubidea duten titularrentzat eta haien kargura dauden onuradunentzat.

Zer egitea ahalbidetzen du

Identifikazioaren bitartez sartzen bazara, Europako Osasun Txartela (EOT) eskatu edo berriztatu ahal izango duzu osasun-laguntzaren eskubidearen titularrarentzat baita honen onuradunentzat ere. Gainera, indarrean dagoen EOTren bat duzun kontsultatu ahal izango duzu.

 Identifikaziorik gabe sartzen bazara, Europako Osasun Txartela (EOT) eskatu edo berriztatu ahal izango duzu osasun-laguntzaren eskubidearen titularrarentzat soilik, baita EOT baten eskaera edo berriztatzearen egoera kontsultatu ere.

Zer behar da hori gauzatzeko

Identifikazioaren bitartez sartzen bazara, Zure Gizarte Segurantzara bideratuko zaitugu eta “Osasun-laguntza” atalaren barruan, “Europako osasun txartela eskatu” atalean egin beharko duzu klik. Bertan, txartela zein helbidetara bidal diezazugun adierazi ahal izango duzu.

Identifikatu gabe sartzen bazara, aplikazioak eskatzen dizun informazioa bete eta Gizarte Segurantzaren datu-basean dagoen helbidea eguneratua izan beharko duzu, zure benetako helbidearekin bat etorri behar duelako.

Kontuan izan beharrekoa

EOT estatu hauetan erabil daiteke: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Suedia eta Suitza

Europako Osasun Txartelak (EOT) ez du balio bidaiaren arrazoia tratamendu medikoa jasotzea denean. Kasu horretan, Itsasoko Gizarte Institutuak (ISM) dagokion inprimakia igorri beharko du, Osasun Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren.

Kasu batzuetan osasun-laguntzaren zenbateko edo ehuneko finko bat ordaindu beharko duzu, helmuga Estatuko asegurudunek dituzten baldintza berdinekin. Zenbateko hori ezin izango da itzuli.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu webgune honetan: http://ec.europa.eu/social

EOT jaso denetik han adierazten den iraungitze-datara arte balio du. EOT agiriak irauten duen bitartean berau jasotzeko bete behar diren baldintzak mantendu beharko ditu erabiltzaileak. Hala izan ezean, gastuak erreklamatu egin ahalko dira, okerreko prestazio kontzeptuagatik, 883/04 (EE) Araudiaren 76. artikuluak xedatzen duenarekin bat.

Asegurudun batzuek ezin dute EOT txartela Interneteko zerbitzu honen bidez eskuratu, adibidez honako hauek:

  • Langabeziagatiko prestazioak jasotzen dituztenek eta haien onuradunek.
  • Espainian bizi diren atzerritarrak izanik, osasun-laguntza jasotzeko eskubidea aitortuta duten asegurudunek, edota langabeziagatiko prestazioak agortu dituztenek.
  • Erkidegokoa ez den nazionalitatea eta NIE duten onuradunak, eta
  • Osasun-laguntza jasotzeko eskubidea esportatzeko dokumentu jakin batzuk aurkeztu behar dituzten asegurudunek.

Azken kasu horretan, ISMko Probintziako edo Tokiko Zuzendaritzetara jo beharko da.

Hurrengo pausoak

EOT txartela 10 egun baino gutxiagoko epearen barruan bidaliko da:

  • Adierazi duzun helbidera, identifikazioaren bitartez sartu bazara.
  • Gizarte Segurantzaren datu-baseetan agertzen den helbidera, identifikatu gabe sartu bazara.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Zerbitzurako sarbidea

Complementary Content
${loading}