Contenido principal

Ezgaitasun iraunkorragatiko prestazioa (REM) < Itzuli

Zerbitzu honekin, ezgaitasun iraunkorragatiko prestazioa eska dezakete Erregistro Elektronikoaren bidez Itsasoko Erregimen Bereziko langileek.

Izapide honi buruz

Norentzat

Itsasoko Erregimen Bereziko langileentzat.

Zer egitea ahalbidetzen du

  • Eskaera bat Erregistro Elektroniko bidez egitea.
  • Eskaera eredu bat deskargatzea eta eranstea.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Eskaera-eredua bete eta erantsi.
  • Ereduko argibideetan zehazten diren dokumentuen kopia konpultsatua eranstea.
  • Eskaera betetzea eta gordetzea ahalbidetzen duen software bat eduki, ondoren erantsi ahal izateko.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Eskaerarekin batera erantsi behar den dokumentazioa konpultsatuta egon behar da derrigorrez, hori dela eta, dagokion ISMko Zuzendaritza Probintzialak beharrezkoak diren dokumentuen originalak eskatuko ditu.

Erantsi beharreko dokumentazioak ezin du guztira 10 Mb baino gehiago izan.

Hurrengo pausoak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Baieztapen mezua ez baduzu jasotzen edo, horren ordez, transmisioaren akatsei edo hutsuneei buruzko mezu bat jasotzekotan  beste momentu batean aurkeztu beharko duzu, edo beste bitarteko batzuk erabili beharko dituzu.

Eskaeraren ebazpena eta interesdunari jakinaraztea, hartu-agiria duen posta bidez.
SMS bat jasoko duzu eskaera ebatzi dela jakinarazteko.

Zure eskaeraren bilakaerari buruzko informazioa lor dezakezu telefonoz edo Itsasoko Gizarte Institutuko Zuzendaritza Probintzialera zein Tokikora bertaratuz.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Izapideetarako sarbide zuzena

Complementary Content
${loading}