Contenido principal

Osasun-laguntza. Eskubidea aitortzeko eskaera (ordezkari gisa) < Itzuli

Zerbitzu horren bidez, erregistro elektronikoz eta beste pertsona baten izenean, osasun-laguntza jasotzeko eskubidea aitortzeko eska daiteke, titularrarentzat nahiz onuradunentzat.

Izapide honi buruz

Norentzat

Beste pertsona baten izenean osasun-laguntza jasotzeko eskubidea (titularrarentzako nahiz onuradunentzako) aitortzeko eskatzen dutenentzat.

Zer egitea ahalbidetzen du

  • Beste norbaiten izenean osasun-laguntza jasotzeko eskubidearen aitortzeko eskaera aurkeztea Erregistro Elektronikoz.
  • Eskaera eredu bat deskargatzea eta eranstea.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Eskaera eredua eta hura aurkezteko eredu normalizatua betetzea eta eranstea.
  • Eskaera ereduaren argibideetan zehazten diren dokumentuen kopia erantsi.
  • Eskaera betetzea eta gordetzea ahalbidetzen duen softwarea izatea, ondoren erantsi ahal izateko.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Hasiera batean, eskaera INSSren Zuzendaritza Probintzialean paper bidez aurkezteko diseinatu da, beraz bide telematikoari ez dagozkion erreferentziak aurkituko dituzu.

Izapidearen probintzia eskaera bidaltzen duzun tokiaren araberakoa izango da. Eskaera inprimaki bat eransten ez den kasuetan bakarrik bete beharko da oharren atala.

Aldi baterako, konexio-saioa mugatu da, beraz, eskakizuna betetzen duzunean iraungiko balu, berriro hasi beharko duzu eta oraindik egin gabe dituzun jarduerak bukatu beharko dituzu.

Erantsi beharreko dokumentazioak ezin du guztira 10 Mb baino gehiago izan.

Hurrengo pausoak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

INSSk eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Izapideetarako sarbide zuzena

Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Osasun-laguntzarako eskubidea aitortzeko eskaera (PDF, 3456 Kb) 18/08/2020
Aurkezpen eredu normalizatua (PDF, 1452 Kb) 17/06/2020
Complementary Content
${loading}