Contenido principal

Behin behineko Ordezko Ziurtagiriaren (CPS) eskakizuna (ordezkari gisa) < Itzuli

Zerbitzu honen bitartez, Europako Osasun Txartelaren (EOT) Behin-behineko Ordezko Ziurtagiria (CPS) eska daiteke beste pertsona baten izenean eta erregistro elektroniko bidez, osasun-arreta jasotzeko eskubidearen titularrarentzako zein onuradunentzako

Izapide honi buruz

Norentzat

Espainiako legedia eta Gizarte Segurantzaren Araudi Erkideak ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonen izenean Europako Osasun Txartelaren (EOT) Behin behineko Ordezko Ziurtagiria (CPS) eskatu nahi duten pertsonentzat, titularrarentzako zein bere onuradunentzako.

Zer egitea ahalbidetzen du

  • Behin behineko Ordezko Ziurtagiria Erregistro Elektronikoz eskatzea.
  • Eskaera eredu bat deskargatzea eta eranstea.
  • Dokumentazioa eranstea.

Zer behar da hori gauzatzeko

  • Eskaera-eredua eta ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu betetzea eta eranstea ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.
  • Eskaera betetzea eta gordetzea ahalbidetzen duen softwarea izatea, ondoren erantsi ahal izateko.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Izapidearen probintzia eskaera bidaltzen duzun tokiaren araberakoa izango da.

Aldi baterako, konexio-saioa mugatu da, beraz, eskakizuna betetzen duzunean iraungiko balu, berriro hasi beharko duzu eta oraindik egin gabe dituzun jarduerak bukatu beharko dituzu.

Erantsiko den dokumentazioak ezin du guztira 10 Mb baino gehiago izan.

CPS ziurtagiria estatu hauetan erabil daiteke: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Suedia eta Suitza

CPS agiria pertsonala eta besterenezina izanik, eskubidea ematen du ikuspuntu medikotik beharrezkoak diren osasun-zerbitzuak jasotzeko, adierazitako Estatuetako batean egindako aldi baterako egonaldietan. Aintzat hartuko da prestazioen izaera eta aurreikusitako egonaldiaren iraupena, egonaldiko herrialdeko legeriarekin bat eginda, eta egonaldiaren arrazoia turismoa, jarduera profesionala edo ikasketak izanda ere.

CPS agiriak ez du balio joan-etorriaren helburua tratamendu medikoa jasotzea denean. Kasu horretan, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (INSS) edo Itsasoko Gizarte Institutuak (ISM) dagokion formularioa igorri behar du, Osasun Zerbitzuaren aldeko txostena jaso ondoren; eta ez du balio izango zure bizilekua beste Estatu kide batera aldatzen baduzu.

CPSk EOTren estaldura bera eskaintzen du. Kasu batzuetan osasun-laguntzaren zenbateko edo ehuneko finko bat ordaindu beharko duzu, helmuga Estatuko asegurudunek dituzten baldintza berdinekin. Zenbateko hori ezin izango da itzuli.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu webgune honetan: https://ec.europa.eu/social/main.jsp?catId=1021&langId=es.

CPS ziurtagiriak dokumentuan bertan ageri den epean balio du (90 egunetarako igortzen da gehienez, hasiera-datatik aurrera) eta bere erabilera (balio-denboran, betiere) baldintzatuta egongo da: titularrak hura lortu zuenean betetzen zituen baldintzak bete beharko ditu epe osoan. Hala izan ezean, gastuak erreklamatu egin ahalko dira, okerreko prestazio kontzeptuagatik, 883/04 (EE) Araudiaren 76. artikuluak xedatzen duenarekin bat.

Arestian zerrendatutako edozein herrialdetara joan aurretik, egiaztatu itzultzeko aurreikusi duzun data CPS agiriaren indarraldiaren barruan sartzen dela.

Hurrengo pausoak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

INSSk interesdunaren etxera bidaliko du eskatutako Behin behineko Ordezko Ziurtagiria, betiere, hura bidaltzeko baldintzak betetzen badira.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Izapideetarako sarbide zuzena

Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Ordezko Behin Behineko Egiaztagiria eskatzea (PDF, 2453 Kb) 26/06/2019
Aurkezpen eredu normalizatua (PDF, 1452 Kb) 17/06/2020
Complementary Content
${loading}