Contenido principal

Borondatezko tasa igotzeko edo aplikatzen bukatzeko eskaera, IRPF atxikipenetarako < Itzuli

Zerbitzu honen bidez IRPF borondatezko atxikipenak aplikatzea eska dezakezu, Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapide honi buruz

Norentzat

Gizarte Segurantzaren pentsio bat onartuta duten pertsonei.

Zer egitea ahalbidetzen du

Erregistro Elektroniko bidez eskatu, pentsioaren gaineko IRPFaren borondatezko atxikipenen aplikazioa edo aplikatzeari uztea.

Zer behar da hori gauzatzeko

Zerbitzura sartzeko inprimakian ahalik eta informazio gehien idatzi behar da.

Kontuan izan beharrekoa

Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.

Inprimakian eskatzen diren datuak bete, bertan zehazten diren argibideei jarraiki.

Beste norbaiten izenean jarduten ari bazara, ordezkatzeko eredu normalizatua (dokumentu erantsien atalean atzitu dezakezu) edo legez baliozkoa den beste edozein dokumentu erantsi beharko duzu ordezkaritza hori modu fidagarrian erregistratzeko.

Hurrengo pausoak

Izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan.

Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eskaeraren ebazpena bidaliko dio etxera interesdunari.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Izapideetarako sarbide zuzena

Erantsitako dokumentazioa
Erantsitako dokumentazioa
dokumentuaren izena Argitalpen data
Aurkezpen eredu normalizatua (PDF, 1452 Kb) 17/06/2020
Complementary Content
${loading}